Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ aurrera doa bere hiri proiektuaren lanketan
"Kalez kale, etxez etxe" ekimena abian jartzeaz gain, Xabier Iridoyk topaketak egin ditu merkatariekin, emakume elkarteekin eta enpresekin beren beharrak, kezkak eta ekarpenak entzuteko. Erakunde desberdinen arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratu du Iridoyk, eta horregatik datozen asteetarako Markel Olanoren bisitaldia antolatu dute hiriaren errealitatea eta beharrak gertutik ezagutzeko.
Irungo EAJ-PNV Udal Taldea aurrera doa ekonomiaren suspertzean eta irundarren ongizatearen hobekuntzan oinarritutako hiri proiektuaren lanketan. Ikasturte berria hastearekin batera, jeltzaleek hainbat ekintza eta ekimen iragarri zituzten hiritarrengana gerturatzeko eta beren proiektua alderatzeko helburuarekin. Xabier Iridoy bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, «irailetik hona hainbat topaketa eta bilera egin ditugu merkatari eta emakume elkarteekin, eta enpresak, gizarte zentro eta ikastetxeak ere bisitatu ditugu Irungo errealitatea zuzenean ezagutzeko eta beren beharrak, kezkak eta ekarpenak entzuteko xedearekin».
Halaber, EAJ-PNVk duela bi hilabete martxan jarri zuen "Kalez kale, etxez etxe" ekimenaren baitan, Xabier Iridoyk eta bere taldeak hainbat bilera egin dituzte Irungo eremu desberdinetako bizilagunekin. Hiriko kaleetan edo etxebizitzetan dauden arazo zehatzei irtenbidea emateko helburuarekin sortutako egitasmoa dela gogorarazi du zinegotzi abertzaleak, eta egindako lehenengo topaketen balorazio positiboa egin du. «Irundarrak entzuteko eta beren beharrak zuzenean eta gertutik ezagutzeko kaleko lan interesgarria egiten ari gara. Bizilagunek eskertu egiten digute beren eskaerak entzuteko eta irtenbideak proposatzeko kaleetara hurbiltzea» adierazi du Iridoyk. Gainera, pertsonekin harreman zuzen horrek, ezbairik gabe, EAJ-PNVren hiri proiektua aberastuko duela baietsi du.
Bestalde, Irungo gaiak erakunde guztien agendan egon daitezen lan koordinatuaren aldeko apustua egin du Xabier Iridoyk. Horren harira, jeltzaleek datozen asteetarako Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusirako EAJ-PNVren hautagaiaren bisita antolatu dute gure hirira. «Irunerako oso garrantzitsuak diren hainbat gai jorratu nahi ditugu berekin, hala nola, bertako enpresa txiki zein handiek bizi duten egoera, bide-azpiegituren gaia, gizarte politikak eta guretzat estrategikoak diren eta Diputazioaren inplikazioa nahi dugun bestelako proiektuak» azaldu du udal bozeramaileak.
Egun horretarako, Irungo EAJ-PNV hainbat bisita eta eragile ekonomiko, sozial, kultural, etab.-ekin topaketa antolatzen ari da. «Besteak beste, enpresa desberdinak, zaharren egoitzak, kirol instalazioak bisitatuko ditugu, eta elkarte desberdinetako ordezkariekin bilduko gara Markel Olanok gure hiriaren errealitatea gertutik ezagutu dezan» amaitu du Iridoyk.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


