Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Osinbeltzeko zabortegiak kutsadura eta usain handiak sortuko ditu herrigunetik 300 metrotara
Javier Ansorena, kimikari eta Gipuzkako Foru Aldundiko Ingurumen zerbitzuko arduradun ohiak emandako hitzaldiaren ondoren, EAJ-PNVko udal taldeak, Foru Aldundiak Osinbeltzen zabortegia "inposatzeko" asmoen aurkako jarrera tinkoa berretsi du.
Bozeramale jeltzaleak hitzaldira joandako jende ugaria eta Ansorenak "modu argi eta garbian" egindako agerraldia azpimarratu zituen bai Gipuzkoako hondakinen plana gauzatzerakoan jarraitutako prozesuaz hitz-egiterakoan eta baita ere hondakin geldoen biltegi bat zer den eta Osinbeltz benetan zer bihurtu daitekeen jakitera ematerakoan.
Mendizabalek berrio arbuiatu zuen "Gipuzkoako zabortegi berria" Osinbeltzen kokatzea eta Ansorenaren hitzak bereak eginez honakoa gogoratu du: Diputazioak egin nahi duena ilegala da indarrean dagoen hondakinen planak ez bai du aurreikusten inolako zabortegi berririk Gipuzkoan. Horretarako plana Gipuzkoako Batzar Nagusietan aldatu beharko zatekeen eta hori ez da egin".
Osinbeltzen lurperatu nahi den hondakina geldoa edo bizigabea denaren aurrean bozeramale jeltzaleak honakoa esan du:"Ansorenak zehatz adierazi zuen Zubietan Diputazioak ezarri nahi duen TMB tratamendu instalazioetatik ateratzen den osagai organikoa daraman hondakin bat ez dela inoiz geldoa edo bizigabea izango, instalazio hauek ez dutelako berreskuratzen osagarrien %4 baino gehiago eta osagai hauek erregaiak eta biodegradagarriak dira eta beraz lixibiatuak, gasak eta usaina sortzen dute”.
Ildo honetan Mendizabalek dio: “Diputazioak egia ezkutatzen du eta Bilduren udal taldeak isilik jarraitzen du jakinda kareharrizko harrobi batean, uraren kontaktuarekin arrailak sortzen direla eta bertatik lixibiatuak filtratu eta akuiferoak kutsatu daitezkeela”.
Amaitzeko bozeramaile jeltzaleak diputazioaren asmoen aurkako jarrera tinkoa berretsi du eta “konpromiso osoa zestoarren interesen alde egokiak diren neurri guztiak hartzeko eta Zestoa Gipuzkoako zabortegi berria ez dadin bilakatu”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


