Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gaurko soziometroak berresten du EAJ-PNV dela Donostian Bildu ordezkatzeko benetako aukera
Eneko Goiak adierazi duenez “emaitza hauek adoretzen gaituzte hiri osoan garatzen ari garen lanarekin jarraitzeko, hau da, Bilduren diskurtso dogmatikoaren eta alderdikoiaren aurrean Donostia anitza eta irekia sustatzeko gauza izango den Udalerako hautagaitzaren aldeko indarrak batzen jarraitzeko”.
Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramaile, Eneko Goiak, uste du gaur Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen Soziometroaren emaitzak “berresten duela hirian izandako azken hauteskundeen emaitzek azaldu dutena: EAJ-PNVk gora egiten jarraitzen du 2011etik eta Donostian Bildu ordezkatzeko benetako aukera dela”.
“Atzetik datorren joera da hau,duela zenbait hilabetetan Europarako hauteskundeetan ikusi ahal izan genuena eta gaur ere agerian gelditu dena. Ez da egun bateko lorea eta zera adierazten du 2015eko maiatzean alkatetza lortzeko lehia Bilduk eta PNVk izango dutela”, nabarmendu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.
Eneko Goiak Soziometroaren gaurko emaitzak “inkestak beti hartu behar diren zuhurtziaz” hartu ditu, baina aldi berean pentsatzen du “emaitza hauek adoretzen gaituztela hiri osoan garatzen ari garen lanarekin jarraitzeko, hau da, Bilduren diskurtso dogmatikoaren eta alderdikoiaren aurrean Donostia anitza eta irekia sustatzeko gauza izango den Udalerako hautagaitzaren aldeko indarrak batzen jarraitzeko”, amaitu du Goiak.
Nabarmenak...
EBB
2023/11/25
DONOSTIA
2023/11/07
Gipuzkoa
2023/11/07
DONOSTIA
2023/10/31
Eusko Legebiltzarra
2023/10/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13