Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano: “Kataluniako prozesuak eredu izan behar du Euskal Herriarentzat”.
Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak salatu du, Espainiako Gobernuak legea urratu duela eta helburua honakoa izan dela: Kataluniako herritarrei ez uztea bere iritzia aske adierazten.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek EAJ-PNV, Bildu eta Aralar taldeen segidako ebazpena onartu dute: Kataluniako Parlamentuak hasitako prozesu demokratikoa babesteko proposamena. Bertan, batzarkide-taldeek honakoa eskatzen dute: prozesu politiko eta demokratikoa errespetatzeko eta aitortzeko, hain zuzen ere, Kataluniako hiritarrek bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izatea helburu duen prozesua. Gainera, EAJ-PNV, Bildu eta Aralar batzarkide-taldeen ustez, herriek legitimitate demokratikoa dute bere etorkizuna erabakitzeko, eta beti, muga izango da hiritarrek modu demokratikoan erabakitzen eta adierazten dutena.
Behin ekimena onartuta, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa segidakoa esan du: “Gaur Katalunian egiten ari diren prozesuari babesa eman diogu. Izan ere, Kataluniako prozesuak eredugarri izan behar du Euskal Herriarentzat”. Horren harira, Olanok honakoa azpimarratu du: “Nahiz eta estatu espainiarrak oztopoak jartzen dituen, Kataluniako herriak bere iritzia emango du igandean”.
Era berean, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak esan du, Katalunian gai izan direla ados jartzeko eta elkarlanean aritzeko eta, horren ondorioz, igandeko urratsa emango dela. Hortaz, alderdi politiko guztiei dei egin die, liskarra baztertzeko eta Kataluniako antzeko prozesua egiteko, izan ere, hori da euskal gizarteak eskatzen diguna.
Markel Olanok, halaber, adierazi du, estatu espainiarrak bere benetako izaera erakutsi duela: “Kataluniari debekatu dio bere eskumena erabiltzea. Beraz, gaia borondate politikoa da eta ez, ordea, legea betetzea. Izan ere, Espainiako Gobernua ez da legea betetzen ari eta helburua honakoa da: Kataluniari ez uztea bere iritzia aske adierazten”.
Azkenik, Olanok segidakoa salatu du: “Kataluniako kasua da munduan bakarra, non eta erabakitzeko eskubidea ukatzen den. Izan ere, Quebec-en, Irlandan edo Eskozian eztabaida handia egon da, baina azkenean hiritarrek erabaki ahal izan dute. Baina aitzitik, estatu espainiarra lotsagarri ari da gelditzen. Mundu osoari erakutsi dio demokraziaren aurka egiten duela eta, horrek, ez du zentzurik egungo demokrazietan”.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


