Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/04

Oñatiko EAJ ez dago txanpon sozialaren aurka, baina eredu praktikoagoak daudela uste du

EAJ-PNVko udal taldeak adierazi du sistema berriaren kudeaketa konplexua eta garestia dela. Jeltzaleek eraginkorragoak diren beste sistema batzuen alde egiten dute, hala nola, kultura bonuak, mankomunitateko bonuaK edota Ogerlekoa, Aiara bailaran merkatariek ezarritako txanpon soziala.
Oñatiko EAJ ez dago txanpon sozialaren aurka, baina eredu praktikoagoak daudela uste du

EAJ-PNVko udal taldeak prentsa ohar bidez gobernuak martxan jarri duen Txantxi txanpon sozialari buruzko iritzia eman du. Lourdes Idoiaga bozeramaile jeltzaleak aditzera eman duenez, EAJ-PNV ez dago txanpon sozialaren aurka urte beteko esperimentua delako, hala eta guztiz ere, talde jeltzaleak tokiko saltokiak sustatzeko eredu praktikoagoak daudela uste du.

“Beti babestu izan ditugu eta babestuko eta sustatuko ditugu tokiko merkataritza eta ostalaritza” aitortu du bozeramaileak. “Tokiko merkataritza sustatzera, hobetzera eta indartzera bideratutako ekimen guztiak gure errespetu osoa merezi dute, jarraitu du Idoiagak, horregatik Txanda Oñatiko merkatari eta ostalarien erakundea babesten dugu eta aintzat hartzen dugu beren ekintzailetasuna eta udalarekin elkarlanean egindako ibilbidea”.

EAJ-PNVko udal taldearen hitzetan, sistema berria kudeatzeko konplexua eta garestia da ezarri diren igortze, iraungitze eta trukerako epe mugengatik; horrek, gainera, txanpon sozialaren erabilera mugatu eta zenbait kasutan penalizazioak eragingo ditu. Ondorioz, merkatari eta ostalariek zein erabiltzaile eta udalak sistemaren jarraipen zehatza egin beharko dute. “Merkatari askok, parte-hartzaileek ere, moneta sozialaren kudeaketa konplexua dela uste dute, eta eurentzat gainera kostua du sistema berriak” gaineratu dute.

EAJ-PNVko udal taldeak erabilgarriagoak diren beste sistema batzuen alde egiten du, hala nola, kultura bonuak, Debagoiena mankomunitateko bonuak edota Ogerlekoa, Aiara bailarako merkatariek erabiltzen duten txanpon soziala. Txanpon sozial hau atxikimendu txartelen bitartez banatzen da sistemara borondatez batzen diren enpresa langileen artean. Halaber, sisteman parte hartzen duten merkatari eta ostalariek deskontu desberdinak eskaintzen dizkiete erabiltzaileei, eta zenbateko hori Ogerlekotan ematen diete ondoren, tokiko saltokietan egindako erosketetan erabil dezaten.

Azkenik, jeltzaleek jakinarazi dute oraindik ez dela enpresarik batu sistema berrira, dagoeneko parte hartzen duten tokiko merkatarien kalteetan, “baina argi utzi nahi dugu parte hartzea borondatezkoa izan behar duela, izan ere, txanpon sozialera batzeak enpresaren ordainketa sistema konplexuago egiten baitu” gaineratu dute. “Guretzat positiboa da funts soziala sortzea, baina funts horren sorrera hainbat modutara landu daiteke udal esparruan, udaletxe, merkatari, ostalari eta enpresen arteko elkarrekintza sustatuz” amaitu dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...