Alderdi Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/04

Mugikortasun urria duten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzeko neurriak behar dira

"Herrerako, Intxaurrondoko eta Easoko zahar-egoitzetan gurpildun aulkia behar duten pertsonek irisgarritasun arazo handiak dituzte. Arrapalak edo igogailu txiki bat jartzeak konpon zezaken arazoa eta pertsona hauen bizi-kalitatea hobetuko luke dezente. Aspaldidanik ari dira zahar egoitza hauetako arduradunak hobekuntza hauek egin daitezen eta Udalak egoki erantzun diezaien garaia heldu da. Bilduren gobernua zorretan dago mugikortasun bertikala hobetzearekin, batez ere adineko pertsonenarekin”, baieztatu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martín Ibabek.
Mugikortasun urria duten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzeko neurriak behar dira

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak interpelazioa aurkeztu dio udal Gobernuari Herrerako, Intxaurrondoko eta Easoko zahar egoitza moduan egokituriko lokalen irisgarritasuna hobetzeko neurriak har ditzan eskatzeko. “Mugikortasun bertikala hobetzeari dagokionez izan da bereziki eragingabea Bilduren gestioa. Kasu hauetan guztietan, hala Herreran, nola Intxaurrondon, eta baita Eason ere gurpildun aulkia behar duten pertsonek irisgarritasun arazo handiak dituzte. Gure gizartearen bilakaera demografikoaren ondorioz, gero eta pertsona gehiagok dituzte zentro hauetako instalazioak erabiltzea zailagotzen edo eragozten dieten arazo fisikoak. Arrapalak edo igogailu txiki bat jartzeak konpon zezakeen arazoa eta pertsona hauen bizi-kalitatea hobetuko luke dezente. Aspaldidanik ari dira zahar egoitza hauetako arduradunak hobekuntza hauek egin daitezen eta Udalak egoki erantzun diezaien garaia heldu da. “ baieztatu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martín Ibabek.

“Herrerako Aterpea zahar egoitzak eskailera mekaniko batetik du sarrera eta horrek irisgarritasun arazo handiak sortzen dizkie bertako bazkideei, hau da 200tik gorako erretiraturi eta pentsioduni. 2011ko amaieran Aterpea elkarteko arduradunek idatziz eskatu zioten Udalari irtenbidea eman ziezaioten egoera honi, urtetik urtera larriagotzen ari den egoerari, hain zuzen. Gaur arte udal Gobernuak ez du inolako soluziorik eman” adierazi du Martín Ibabek.

“Intxaurrondoko Zahar Egoitzaren kasua oso da antzekoa. Haren lokalek irisgarritasun arazo serioak dituzte, bai Txaparreneko paseotikokoak, bai Intxaurrondo kaletikokoak, eta baita bi lokalen loturakoak ere”, nabarmendu du Ibabek. “Ez dago mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileentzako arrapalarik eta horrek eragozpen ugari sortzen dizkie bai pertsona horiei, bai haien familiakoei eta lagunei. Egoera hau denbora gehiegi ari da irauten eta Udalak eman behar dio soluzioa. Duela hainbat hilabete eskatu genuen soluzioa, alegia; baina udal Gobernuak ez du ezertxo ere egin. Bilduren Gobernua zorretan dago mugikortasun bertikala hobetzearekin, batez ere adineko pertsonenarekin”, baieztatu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martín Ibabek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...