Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errenteriko EAJk 2015eko udal zergen onarpenaren balorazio positiboa egin du
Tokiko ekonomia eta enplegua sustatzeko jeltzaleek egindako proposamenak aurrera atera dira eta etxebizitza hutsei ezarritako OHZ deuseztatzea ere lortu dute. Maite Peña bozeramailea jeltzaleak baieztatu du udalaren diru sarrera orokorrek ez dutela jaitsierarik izango neurri hauek hartu izanagatik, datorren urtera begira Errenteriak jasoko duen Udal finantzaketarako laguntza handiagoa delako.EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Maite Peñak poztasuna adierazi du bere taldeak egindako proposamenak aurrera atera direlako. Horregatik, udal talde jeltzaleak azken udalbatzan onartutako 2015eko udal zergen onarpenaren balorazio positiboa egin du. “Tokiko ekonomia suspertze asmoz eta jarduera ekonomikoari bultzada emateko helburuz aurkeztutako proposamenak onartu dira” azaldu du bozeramaile jeltzaleak. Ildo horretatik, etxebizitzen eta merkataritza eta ostalaritzako lokalen lan eta hobekuntzetan hobariak ematea eta terrazen tasa %20 murriztea lortu da.
“Modu berean, jarraitu du bozeramaile jeltzaleak, positibotzat dugu etxebizitza hutsei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ezabatzea lortu izana”. Peñaren hitzean, zerga honek dirua biltzea zuen helburu eta ez zuen etxebizitza hutsen alokairua sustatzen. Horregatik, EAJ-PNVren aburuz, etxebizitza hutsak alokairuan jar daitezen bultzatu behar da eta proposamen bat lantzen ari dira ildo horretan, hemendik gutxira udaletxean aurkeztuko dutena.
Azkenik, bozeramailea jeltzaleak azaldu du aipatu neurrien eraginez diru gutxiago bilduko duela udalak herritarren eskutik, baina datorren urtean Errenteriak jasoko duen Udal Finantzaketarako Foru Funtsa 685.327€ gehiagokoa izango da, beraz, neurriek udal diru-kutxan ez dute eraginik izango.
Nabarmenak...
GBB
2025/01/16
DONOSTIA
2024/12/30
Gipuzkoa
2024/12/20
Gipuzkoa
2024/12/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31