Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/11/01

Eibarko PPk eta PSOEk aho batez hartutako udal akordioa betetzearen aurka bozkatu dute

EAJ-PNVko udal taldeak ohartarazten du, los Toyosek bere konpromiso propioak betetzen ez dituela, talde guztien babesa duen testu baten aurka bozkatuz. Eva Juezek, PSOEren inkongruentzien aurrean PPk duen jarraikeria eta otzantasuna deitoratzen ditu, eta ez du ulertzen gobernuaren pasotismoak dakarren zentroaren degradazioa nola onartzen duten.
Eibarko PPk eta PSOEk aho batez hartutako udal akordioa betetzearen aurka bozkatu dute

Eva Juez, EAJ-PNVko udal taldearen bozeramaileak Eibarren PP-PSOE ententeak duen jarrera “oztopatzailea” deitoratu du, duela 6 hilabete aho batez hartutako udal akordio bat betetzearen aurka bozkatu baitute bi alderdiek. “Gobernu on batek, bere erabaki propioak bete behar ditu eta Toyosek, behin eta berriz talde guztiek aho batez babestutako udal akordioa ez betetzeaz gain, betetzearen aurka ere bozkatu du”, salatzen du Juezek, astelehenean Udal Batzan aurkeztutako mozio baten testuinguruan, non, martxoan hartutako udal akordio bat betetzea eskatzen zen.

“Alderdi Sozialista noraezean eta kontraesanez beteta dabil, jarraitu du zinegotzi jeltzaleak, PSOEko udal ordezkariak, beraiek idatzi zuten testu baten aurka bozkatzera iritsi direlarik”. “Sinestezina da, beraiek idatzitako testu bat kopiatu dugularik, horren aurka bozkatzea”, azaltzen du Juezek. Izan ere, talde jeltzaleak aurkeztutako mozioa, Alkateak berak duela sei hilabete sinatu zuen berbera baitzen. Testu berbera erabiltzearen arrazoia, argitu du Juezek, hain zuzen ere “udal gobernuaren lanari bultzada bat eman liezaioken udal akordio bat posible egitea” baitzen. “Nola uler daiteke, gobernu batek, aldez aurretik hartutako konpromiso bat betetzearen aurka bozkatzea?” galdetzen du Juezek.

Bestalde, Juezek, Partidu Popularraren ordezkariek, Partidu Sozialistaren inkongruentzien aurrean duten otzantasuna deitoratu du, eta galdetzen du noiz arte “noiz arte jarraituko du PP-k PSOE-ren txotxongiloa izaten?”. Izan ere, zinegotzi jeltzaleak, uler dezake PP eta PSOE elkarren eskutik ibiltzea, baina ezin uler dezakeena da, “PP-k, gobernu sozialistaren pasotismoak dakarren hirigunearen degradazioa defendatu eta onartzea”, adierazi du Juezek.

Jeltzaleek azaltzen dutenaren arabera, PP eta PSOE-k geldiarazi zuten mozioak, udal gobernua premiatzen zuen, 2014.ko martxoaren 28an, San Andre 4 eta 5 eraikinen egoeraren inguruan, berak hartutako akordioa bete araztera. “Urte askotako paralisiaren ondoren, azkenean, hasi da gobernu sozialista gai honen inguruan, behin betiko arazoa konpontzeko, pausoak ematen, eta mozio hau funtsezkoa izan da, PSOE-k aspaldian egin beharreko lan hori egiten hasteko”, adierazi du Eva Juezek. “Hala eta guztiz ere, Toyosek badio, etxeak hustu eta eraisteko prozesua martxan dagoela, ze zentzu dauka, horixe egitearen aurka bozkatzeak?; eta horrez gain, PP-ko bozeramaleak PSOE-ren jokoari jarraitzeak, hiriguneko zona degradatu bat berritzea defendatu ordez, aho batez hartu genuen udal akordio bat betetzea bultzatuz”, azaldu du Juezek.

Amaitzeko, Eva Juezek errepikatzen du, bere udal taldeak “Udaletxean hartutako akordioak betearaztearen alde egingo duela, demokratikoki hartutako erabakiei eta Eibarko herritarrei errespetuz”. “Eibartarrek ez dute merezi, arazoen eta beraien erabaki propioen aurrean beste alde batera begiratzen duen udal gobernu bat” gaineratu du. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...