Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoa Garbia-k salatu du Bilduk gipuzkoarrei adarra jo nahi diela
Atez ateko bilketa-sistemaren aurkako eta birziklatzearen aldeko taldeko kideek – hain zuzen ere, gehien bat EAJ-PNVren kargu publikoez osatutako taldea – adierazi dute, aste honetan erakutsi dela ezker abertzalearentzat zer den herritarren parte-hartzea: Herritarrak informatu konbentzitzen saiatzeko eta, baldin eta ezker abertzaleak ez badu hori lortzen, inposatu.
Gipuzkoa Garbia taldearen bozeramaile Imanol Lasak eta Nahikari Oterminek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, Foru Aldundiaren azken erabakia aztertu dute, hain zuzen ere, Zestoako Osinbeltz harrobian zabortegia irekitzeko erabakia. Zarauzko EAJ-PNVren eta Gipuzkoa Garbia taldearen bozeramaile Imanol Lasak honakoa salatu du: “Bilduk gipuzkoarrei adarra jo nahi die. Izan ere, behin Bilduren aginteko foru gobernuaren bozeramaile Larraitz Ugarteren hitzak entzunda, agerian gelditu da ezker abertzalearentzat zer diren demokrazia eta herritarren parte-hartzea: Herritarrak informatu konbentzitzen saiatzeko eta, baldin eta ezker abertzaleak ez badu hori lortzen, inposatu”.
Horren harira, Imanol Lasak esan du, horren guztiaren adierazle dela Zestoako zabortegia. Izan ere, berriro ere, Bilduren kudeaketa iluna izan da: bere iritzi bereko komunikabide batean iragarri zuen albistea eta ez die esan ez zestoarrei, ez gipuzkoarrei, zabortegia kutsakorra dela, kiratsa sortzen duela eta arriskutsua dela.
Era berean, Lasak salatu du, Bilduk proposamenak, hain zuzen ere, hondakinen tratamenduaren azken fasea egiteko proposamenak, ez duela kontuan hartzen hondakinen hierarkia (prebenitu, berriro erabili, birziklatu eta, gainerakoa balorizatu). Gainera, nahiz eta herritar gehienak kontra dituen eta Europako herrialde aurreratuenetan erabaki dutenean balorizatzea eta, ez, ordea, hondakinak lurperatzea, Bilduk herritarrei saldu nahi die zabortegia dela sistema egokiena. Hortaz, Gipuzkoa Garbia taldearen bozeramaileak Bilduri honakoa eskatu dio: “Argitzeko zer dela –eta erabaki duen Zestoan zabortegi berria egitea eta, era berean, aurkezteko kokapena zehazteko erabili dituen txostenak”.
Imanol Lasa, halaber, segidakoa azpimarratu du: “Biduk ez ditu aintzat hartu ez Batzar Nagusiak, ez Gipuzkoako mankomunitateen gehiengoa – Txingudiko Mankomunitateari apartheid-a egin dio, betiere, gehiengoak kontrolpean izateko –, ez zestoarrak. Gainera, Bilduk erakutsi du hori guztia bost axola diola. Izan ere, zabortegiak kentzeko sortutako erakundeak nahierara erabiltzen ditu, guztiz kontrakoa egiteko”.
Bestalde, Pasaiako EAJ-PNVren bozeramaile eta Gipuzkoa Garbia taldearen bozeramaile Nahikari Oterminek honakoa salatu du: “Ezker abertzaleak berean jarraitzen du eta bere arazoak gainerakoei leporatzen dizkie, betiere, arazoak kudeatzeko duen gaitasun eza ezkutatzeko. Berriro ere, ez da gobernatzen ari, baizik eta, horren ordez protesta egitea erabaki du”. Ildo beretik, Nahikari Oterminek Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkini leporatu dio, gaia ideologizatu izana. Izan ere, Batzar Nagusietan zein mankomunitateetan lortutako akordioak bertan behera utzi ditu eta, gainera, ez ditu bete auzitegien zein Europar Batasunaren aginduak.
Hori guztia dela eta, Oterminek ezker abertzaleari eskatu dio, lehenik, demokratak izateko; bigarrenik, gehiengoak kontuan hartzeko eta errespetatzeko; hirugarrenik, akordioak egiteko; eta azkenik, hitz egiteko. Hau da, orain arte egiten duenaren guztiz kontrakoa egiteko. Izan ere, baldin eta gehiengoa badu inposatu egiten du eta, era berean, kontrolpean ez duena suntsitzen saiatzen da.
Nabarmenak...
EBB
2023/11/25
DONOSTIA
2023/11/07
Gipuzkoa
2023/11/07
DONOSTIA
2023/10/31
Eusko Legebiltzarra
2023/10/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13