Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/31

Foru Aldundiaren aurrekontu proposamenak ez du betetzen Ekonomia Sustatzeko Foru Araua

Markel Olanok esan du aurrenkontuaren negoziazioa baldintzatuta dagoela, izan ere, Bilduren aginteko foru gobernuak aurrekontua aurkeztu baino lehen ekonomia sustatzeko plana egin behar du, betiere, hilabete honetan Batzar Nagusien gehiengoak onartu duen Foru Arauak ezartzen duenari jarraituz.
Foru Aldundiaren aurrekontu proposamenak ez du betetzen Ekonomia Sustatzeko Foru Araua

Gipuzkoako Foru Aldundiak Batzar Nagusietara eraman du gaur eguerdian Gipuzkoarako 2015eko aurrekontu proiektua. Behin aurkezpena amaituta, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Foru Aldundiaren aurrekontu proposamenak ez du betetzen Ekonomia Sustatzeko Foru Araua”.

Horren harira, Olanok segidakoa gogorarazi du: “Foru arauak Foru Aldundia behartzen du ekonomia sustatzeko plangintza egitera, hain zuzen ere, aurrekontu-sail zehatzak izango dituen plangintza. Gainera, plan hori Batzar Nagusietan eztabaidatu eta onartu behar da eta, horretarako, gai bakarreko osoko bilkura egin behar da. Eta Foru Aldundiak hori guztia egitera behartuta dago aurrekontu proiektua Batzar Nagusietara ekarri aurretik, eta, beti, osoko bilkura horretan onartutakoa aurrekontu proiektuan sartuz”. Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak salatu du, Bilduk aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartzen jarraitzen duela. Eta, horiek horrela, EAJ-PNVk ez du gaia besteratuko, izan ere, Gipuzkoako enpresei laguntzea lehentasuna izan behar du.

Markel Olanok, halaber, honakoa adierazi du: “Krisiari aurre egitea lehentasuna da. Horri buruz ari gara hitz egiten. Baina, bitartean, badirudi Foru Aldundiari ez diola axola ikusteak Gipuzkoan enpresak ixten jarraitzen ari direla”. Hori dela eta, Olanok azpimarratu du, EAJ-PNVk ez duela onartuko aurrekonturik, baldin eta 2015.urterako krisiari aurre egiteko plangintzarik ez badu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...