Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak hiriko terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen mapa behar du
“Nekez uler daiteke Udalaren aldetik memoria historikoaren arloan egiten den esfortzu bera gure Hiriak ere hainbeste sufritu duen terrorismo eta indarkeriaren arloan ez egitea”, adierazi du bozeramaile jeltzale donostiarrak, Eneko Goiak.
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak aurkeztuko du bihar, urriak 30, mozio bat Osoko Bilkuran alkateari, Juan Karlos Izagirreri, eskatzeko “Udal talde guztiekin batera, Donostian terrorismoaren eta indarkeriaren biktima izandakoen mapa osatzen hasteari ekin diezaiola, gure hirian modu injustuan eragindako sufrimendua jasan dutenen nortasuna zehazte eta ezagutze aldera”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.
“Aurreko Irailaren 29an memoria historikoaren maparen aurkezpena egiterakoan Alkateak adierazi zuen egunen batean ere terrorismoaren biktimak jaso beharko zirela memoria historikoaren maparen barruan. Francoren diktadurak eragindako biktimak eta gerora terrorismoak eta indarkeriak eragindako biktimak azalpen historiko berberean kokatu nahi izan hori alde batera utziz, gure taldeak ez du jakin, gaurdaino behintzat, 1960 urtetik gaur egunera Donostian izan diren terrorismoaren eta indarkeriaren mapa landu denik Udalaren aldetik” nabarmendu du Eneko Goiak.
“Kaleetan plakak kokatzeari buruzko eztabaida erabat desegokia dela iruditzen zaigu,aldiz, uste dugu ezinbestekoa dela biktima horien izen-abizenak zehazteko lana egitea, merezi duten oroimen eta aitorpena izan dezaten. Nekez uler daiteke Udalaren aldetik memoria historikoaren arloan egiten den esfortzu bera gure Hiriak ere hainbeste sufritu duen terrorismo eta indarkeriaren arloan ez egitea”, adierazi du bozeramaile jeltzale donostiarrak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


