Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/29

Eskoriatzako EAJk ekimen eta hitzaldi ziklo berri bati emango dio hasiera

EAJ eraberritze prozesuan dago murgilduta, eskoriatzarrengan hurbilduz eta gaurkotasuna duten gaiei buruzko hitzaldiak eskainiz. Jeltzaleek datozen asteetan Eskoriatzako EAJ-PNVren 100. urteurrena +1 ospatzeko bazkaria antolatuko dute.
Eskoriatzako EAJk ekimen eta hitzaldi ziklo berri bati emango dio hasiera

Joan den urtean, Eskoriatzako EAJ-PNVk mendeurrena ospatu zuen ilusioz, abertzaletasunaren alde gogor lan egin dutenak eta guda eta frankismo urte zail haietan gure proiektua partekatu dutenak omenduz” baieztatu dute egungo EAJ-PNVko arduradunek. “Baina urteurrena hau ez da ospakizun hutsean geratuko, ospakizun historikoa bada ere” gaineratu dute.

Jeltzaleak eraberritze prozesu batean daude murgilduta eta Eskoriatzarako proiektu berria eskaini eta lantzeko lan talde berri bat sortu dute, pertsona berriak txertatuz aipatu proiektura. Testuinguru horretan, EAJ-PNVk hitzaldi ziklo berri bati ekingo dio eta lehen topaketa azaroaren 4an izango da batzokian arratsaldeko 19:00tan. Xabier Barandiaran soziologoak eskainiko du lehen hitzaldia, eta Euskadiko egungo egoera politikoaren azterketa egin eta egoeraren gako soziologikoak zein diren azalduko ditu. Xabier Barandiaran, Deustoko Unibertsitateko katedraduna, soziologia politikoan aditua eta hizlari trebea da, horregatik jeltzaleek eskoriatzar guztiak hitzaldira gonbidatu eta hitzaldian parte har dezaten animatu dituzte, hitzaldi irekia izango delako.

Halaber, Eskoriatzako EAJ-PNVko eraberritzeak eragina alderdiak 100. Urteurrena +1 ospatzeko antolatu duen bazkaria izango du isla, izan ere, aurreko 100 urtetan alderdiaren baita eta herriarentzat lanean aritu direnak orain eskoriatzarrengandik gertu eta eskoriatzarren alde lan egin nahi dutenekin egingo baitute topo. Abenduan, jarraipena emango zaio hitzaldi zikloari eta gaurkotasun eta interes handiko gaiak jorratuko dira. Datozen egunetan programaren berri emango da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...