Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/29

Lezoko EAJk tasak %10 murriztea proposatzen du bilduk ezarritako udal zergak gehiegizkoak izaten jarraitzen dutelako

EAJ-PNVko udal taldeak salatu du azken urteotan Bilduk izugarri handitu dituela udal zergak eta ondorioz, aurten proposatzen duten zergen izozteak ez du lezoarrek jasaten duten presio fiskala baretuko. Jeltzaleek adierazi dute krisi garaian Bilduk ez dituela gehien sufritzen ari diren lezoarrak kontuan izan.
Lezoko EAJk tasak %10 murriztea proposatzen du bilduk ezarritako udal zergak gehiegizkoak izaten jarraitzen dutelako

Lezoko EAJ-PNVko udal taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi du Bilduk udal zergak izoztea proposatu badu ere, lezoarrek ordaindu beharreko zergak gehiegizkoak izaten jarraitzen dutela. Jeltzaleek azaldu modura, azken hiru urteetan Bilduko udal gobernuak zergak handitu ditu, zenbait kasutan KPIaren igoera ere bikoiztu dute zenbait udal zergek. “Datorren urtera begira, zergak izoztuta ere, orain arte jasandako igoerak hain izan dira gehiegizkoak Bilduren legealdian, hartutako neurriak ez duela lezoarrek pairatzen duten presio fiskala baretuko, izan ere, desberdintasuna ez da hain nabaria izango azken urteotan lezoarrek soberan ordaindu dituztelako aipatu zergak” azaldu dute.

EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Kepa Garbizuk aitortu duenez “udalak gehien sufritzen ari diren herritarrengan pentsatu beharko luke, horregatik zergak %10 murriztea proposatu dugu”.

Halaber, jeltzaleek adierazi dute Bilduk 2015eko zergak izoztea erabaki duela udal hauteskundeak gertu daudelako eta ez, krisiagatik gaizki pasatzen ari diren lezoarrei laguntzeko. “Udal taldeak dirua biltzea du helburu, eta udaletxeko zerga garrantzitsuak dira horren erakusle, izan ere, OHZ eta ibilgailuei ezarritako zergak udalaren diru sarreren %25a suposatzen dute, gutxi gora behera” argitu dute. Jeltzaleen hitzetan Bilduk dirudunentzako zergak ezarri ditu Lezon, herriko egoera ekonomikoa baikorra ez bada ere. “Bilduko gobernu taldeak udaleko gastu arrunta kontrolatu beharko luke lezoarrei zergak murriztu ahal izateko eta herritarrek izan ditzaketen behar errealei erantzuteko”.

EAJ-PNVko udal taldeak uste du onartezina dela Lezoko udalak Gipuzkoa osoan ezarriak dauden ibilgailuen gaineko ia zergarik handiena aplikatu izana. Halaber, lezoarrek ordaindu beharreko Ondasun Higiezin gaineko Zerga Donostiarrek ordaindu beharrekoa baino %56 handiagoa da, “Lezoko herritarrek ordaintzen duten zerga Gipuzkoa osoko hirugarren garestiena da” gaineratu dute.

Horregatik, jeltzaleen aburuz Bilduko udal gobernuak kontuan izan beharko lituzke krisiagatik momentu zailak pasatzen ari diren lezoarrak eta zergetan murrizketak aplikatu, gehiegizkoak izateari uzteko eta herritarrek azken urteotan jasandako presio fiskala murrizteko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...