Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/27

Donostiako EAJk proposatu du 2015ean Txomin Enearen operazioari 3,8 milio euro bideratzea

“Udal Gobernuaren proposamenak anbizio falta handia du, izan ere 400.000 euro besterik ez ditu aurreikusi 2015 urterako. Horregatik erabaki dugu aurrekontuen esleipenen aldaketa proposatzea, 2015ean 3,8 milioi euroko partida sartzeko, horrek ahalbideratuko bailuke hurrengo urtean lanak tinko hastea eta ez era sinbolikoan”, nabarmendu du Eneko Goiak.
Donostiako EAJk proposatu du 2015ean Txomin Enearen operazioari 3,8 milio euro bideratzea

Donostiako EAJ-PNV udal taldearen ustez, beharrezkoa da “ahalegin guztiak egitea” Txomin Enea eraberritzeko lanei 2015ean tinko heltzeko. “Txomin Enea hiriarentzako lehentasunezko aktuazioa da, etxebizitza sustatzeko Legealdi honetan egin den apostu nagusia, hain zuzen, eta haren hasiera lanak ez daitezen atzeratu behar diren bitarteko guztiak izan ditzala bermatu nahi dugu”, adierazi du Eneko Goiak.

Horretarako, jeltzale donostiarrek hurrengo osteguneko Osoko Bilkuran onartzea proposatu den konpromisoen kredituen urtez urteko banaketari zuzenketa aurkeztu diote; Txomin Eneako operazioaren finantziazioari aurre egin ahal izateko aurreikusitako 4 urtetan banatzen diren 22 milioi euroren urte bakoitzeko diru kopurua aldatzea nahi du talde jeltzaleak. Horrela, talde jeltzalearen zuzenketak honelako konpromisoen kredituen banaketa proposatzen du: 3,8 milioi euro 2015 urterako, 4,3 milioi euri 2016rako, 10,7 milioi 2017rako eta 3,8 milioi 2018rako.

“Txomin Eneako proiektua 2015etik bertatik tinko hastea nahi dugu eta Legealdi honetan etxebizitza mailan Donostian egin den apostu nagusia den operazio horrek sortzen dituen baliabideak proiektu horretantxe erabiltzea nahi dugu. Horregatik gure ustez Udalbatzarrak zuzendu behar du udal Gobernuak egin duen partiden banaketa , lanak 2015ean hasiko direla bermatzeko”, adierazi du Eneko Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube