Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Eibartarren bizi kalitatea hobetzearen aldeko apustua egiten du
Markel Olano EAJko Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak Eibar bisitatu du hiritarren eskutik Eibarko errealitate eta arazoak ezagutzeko eta Eva Juezekin batera hiriko proiektua lantzeko. Markel Olanok azpimarratu du EAJrentzat lehentasuna dela ekonomia eta enplegua sustatzea, eta adierazi du beharrezkoa dela Eibarrek dituen gabeziei konponbide ematea Gipuzkoa eta Euskadin erreferentziazko hiri izan dadin.EAJ-PNVko Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagai Markel Olanok Eibarrera egin zuen bisita atzo Eva Juez bozeramaile eta alkategaiarekin batera hiriko gabeziak eta herritarren behar eta arazoak ezagutzeko. Horretarako, Eibarko zonalde desberdinak bisitatu zituzten, hala nola, Ipurua, Matsaria, Arrate bidea edota Miraflores auzoetan izan ziren. Topaketa horietan bizilagun, gizarte eta kultura eragile eta eragile ekonomikoekin elkartu ziren. “Hiritarren, enpresarien eta Eibarko Kirol Elkartearen eskutik dituzten kezka eta arazoak ezagutu ahal izan ditugu” azaldu du Olanok.
Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak Eibarrera aurreikusita dituen bisitetatik lehena izan zen atzokoa eta gertutik ezagutu eta konprobatu ditu sustapen politikoa behar duten hainbat auzok dituzten gabezi eta beharrak. “Lehentasuna da gure taldearentzat, eta beraz lehentasunezkoa izango da bai Aldundian eta baita udalean, eibartarrengan egunerokotasunean eragina duten arazoei irtenbidea ematea herritarren bizi kalitatea hobetzeko” adierazi du Olanok. Hori dela eta, atzoko bisitaren muina Eibarko auzo desberdinak bisitatzea eta bizilagunen eskaerak jasotzea izan zen; “zenbait auzoen egoera tamalgarria baita” gaineratu du Olanok. Markel Olanok azaldu duenez EAJ-PNVren lehentasuna da tokiko ekonomia sustatu eta egungo gabeziei irtenbide ematea, “Eibar Gipuzkoan erreferente izan dadin nahi dugu” gehitu du. Halaber hiritarrek bizi kalitate hobea izan dezaten bultzatuko dute, eta hori egungo arazoak konponduz lortuko da, mugikortasun, gizarte zerbitzu eta enpleguari dagokionean, azken batez, hiria bera eraberritu eta sustatu behar dela aipatu du.
Markel Olano eta Eva Juez alkategaiak azpimarratu dute elkarlanean ari direla aspalditik Eibarrerako proiektu integrala landu eta aurkezteko. Juezek jakinarazi du Markelek maiz bisitatuko duela Eibar modu koordinatuan eta eibartarrekin ere egiten ar idiren lana partekatze asmoz.
Juezek berriz balorean jarri du Eibarko EAJ-PNVren baitan eman den berrikuntza. Lana egiteko gogoa, ilusioa eta kemena duten pertsonak batu dituzte jeltzaleen proiektura. “Hiritarrek aldaketa eskatzen ziguten eta taldea eraberritzeko ahalegina egin dugu EAJ-PNV gobernu sozialistaren alternatiba erreala izan dadin” adierazi du Juezek. “Ez dira nahikoak gobernu sozialistak orain arte egindako adabakiak, jarraitu du, Eibarrek proiektu integrala behar du, argia, ilusioz betea eta etorkizuna duena, eta EAJ-PNVk aurkeztuko du proiektu hori, horretan lanean ari gara gure proiektua kultur, kirol, ekonomia eta gizarte eragile desberdinekin eta hiritarrekin partekatuz” azaldu du.
Horren harira Juezek Eibarko EAJ-PNVk martxan jarri duen Lagundu Eibar hobetzen ekimena ekarri du gogora. “Orain arteko topaketak erabat baliagarri eta aberasgarriak izan dira guretzat herritarrekin hartu-eman zuzena izan dugulako. Eibartarrekin hitz eginez beren egunerokotasunean dituzten hainbat arazo eta ustez ondo funtzionatu beharko luketen baina ez duten zenbait aspektu ezagutu ahal izan ditugu, hala nola, kale garbiketaren arazoa” azaldu du Juezek. “Herritarrei entzun nahi diegu, beren arazo, kexak, iradokizunak, zalantzak eta proposamenak jasotzeko, beraiekin batera Eibarrerako proiektu integrala osatu nahi dugu hiriko errealitate, gabezi eta beharretan oinarrituta egongo dena eta ekonomia eta enplegua sustatzea eta eibartarren bizi kalitatea hobetzea helburu izango duena” amaitu du Eva Juezek.
Nabarmenak...
GBB
2025/01/16
DONOSTIA
2024/12/30
Gipuzkoa
2024/12/20
Gipuzkoa
2024/12/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31