Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Kutxa Banku Fundazioak kontrol publikoa eta gizarte ekintza bermatzen ditu
Kutxako Administrazio Kontseiluaren idazkari Iñigo Barandiaranek salatu du, "ezker abertzaleak ez du parte-hartu ezta ardurarik hartu nahi izan ere, berriro ere, nahiago izan du protesta egin eta pankartaren atzean egon. Estrategia okerra eta arduragabea da eta kaltegarria da Kutxarentzat, Gipuzkoarentzat eta gipuzkoarrentzat".
Gaur arratsaldean Kutxako Batzar Orokorrak onartu du kutxa gipuzkoarra Banku Fundazioan bilakatzea. Behin bilera amaituta, Kutxako Administrazio Kontseiluaren idazkari Iñigo Barandiaranek honakoa esan du: "Gaur Kutxa Banku Fundazio bilakatzea onartu dugu. Eta modu erabat demokratikoan egin dugu eta, beti, Gipuzkoako aniztasuna, Kutxaren kontrol publikoa eta gizarte-ekintza bermatuta".
Era berean, Barandiaranek azpimarratu du, akordioa Kutxan ordezkaritza duten taldeen lanari esker lortu dela. Baina aitzitik, 2ezker abertzaleak nahiago izan du kanpoan gelditu eta ez ardurarik hartu". Horren harira, Kutxako Administrazio Kontseiluaren idazkariak segidakoa salatu du:"Berriro ere, ezker abertzaleak nahiago izan du protesta egin eta pankartaren atzean egon. Baina, estrategia hori okerra eta arduragabea da eta, gainera, kaltegarria da Kutxarentzat, Gipuzkoarentzat eta gipuzkoarrontzat".
Iñigo Barandiaranek, halaber, adierazi du, hamabost pertsonek zuzenduko dutela Kutxa hurrengo lau urteetan. Batzar Nagusiek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta langileek aukeratuko dituzte pertsona horiek. Eta aukeraketa lau urtero egingo da.
Azkenik, hona hemen Barandiaranen hitzak:"Kutxanren barnean elkarrizketa eta akordioa bermatzeko erabaki hau hartu dugu: akzioen salerosketa, estatutuen aldaketak eta antzerako erabakiek gutxienez patronatuko 10 kideren babesa izan beharko dute".
Nabarmenak...
EBB
2023/11/25
DONOSTIA
2023/11/07
Gipuzkoa
2023/11/07
DONOSTIA
2023/10/31
Eusko Legebiltzarra
2023/10/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13