Alderdi Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/23

Ordiziako EAJk salatu du P21eko igogailuak hiru urte baino gehiagoko atzerapena daramala

2011ko aurrekontuetan sartuta zegoen baina Bilduk proiektua erretiratu zuen eta orain laguntzak galtzeko arriskuan dago” esan du bozeramaile jeltzaleak, Jose Miguel Santamariak.
Ordiziako EAJk salatu du P21eko igogailuak hiru urte baino gehiagoko atzerapena daramala

Ordiziako EAJ-PNVren udal taldeak, Goierri kalea eta Gune Historikoaren arteko desnibela gainditzekoP21 moduan ezagutzen den eraikinean jarri behar zen igogailu proiektuak daraman hiru urte baino gehiagoko atzerapena salatu du.

EAJren bozeramaile eta alkatetzarako hautagai den Jose Miguel Santamariak honokoa adierazi du: “igogailua martxan egon behar zuen horretarako 120.000€ jarri bai genuen 2011ko aurrekontuetan. Baina Bildu heldu zenean proiektua geratu eta aldatu egin zuten eta atzerapena gaur arte iritsi da”.

Santamariak azpimarratu du bera gauzatzea “urrats handi bat” izango zela Goierri kaletik Gune Historikora igotzeko eta Ordizia irisgarriagoa lortzeko. “Ezin dugu ahaztu jende heldu asko bizi den auzoa dela”.

Martxan jartzeak P21ere biziberrituko luke

“Orain, jarraitu du, Bilduk diru laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari igogailua jartzeko baina eskaera horri ez doa irisgarritasun planaren dokumentuarekin batera honen idazketa amaitu gabe dagoelako”. “Dokumentu hau ezinbestekoa da Lakuako gobernuaren dekretuak dion dirulaguntzak lortzeko eta epea joan zen urriaren 8an amaitzen zen” gogoratu du bozeramaile jeltzaleak. “Gainera joan zen urtean laguntzari ezetza eman zion igogailua ez zelako aurreikusten irisgarritasun dokumentuaren eta eman zuten laguntza bakarra dokumentu bera berridazteko eta igogailua sartzeko izan zen.

Santamariak adierazi du hau gaur egungo gobernu taldearen “aurreikuspen, planifikazio eta inplikazio faltaren adibide bat gehiago da, gu gainean egongo ginen” eta opa die “berandu bada ere eta Eusko Jaurlaritzak egin zezakeen errekerimenduari esker denbora izatea dokumentua amaitzeko eta igogailuarentzako laguntzak lortzeko”. “Gainera, martxan jartzeak P21 gunea biziberrituko luke”.

Amaitzeko eta historia eginez, gogoratu du aurreko legealdian, plana egiteaz gain, Ordiziako auzo guztietako espaloiak eta bidegurutzeak hobetzen aritu zirela eta jarraian, “gizatalde eta herritarren eskaerari erantzunez, gogoeta baten ondorioz, igogailua egitea erabaki genuen P21ean”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...