Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduren aginteko gobernua ez da gai izan hiriak duen indarra eragiteko
Eneko Goia: "Une honetan, galdera honakoa da: Nola eutsiko dio Donostiak etorkizunari? Baldin eta erreakzionatzen ez badugu, hiria atzera egiteko arriskuan jarriko dugu".Hiriaren Egoeraren gaineko Udalbatzarrean Donostiako EAJ-PNVren udal-taldearen bozeramaile Eneko Goiak honakoa esan du: "Krisiak hiritarrengan duen eraginak kezkatzen gaitu. Izan ere, 11.000 langabetu daude eta horiek izan behar dute guztion ardura, izan ere pertsonek izan behar dute politikaren ardatz". Era berean, Goiak adierazi du, beharrezkoa dela ekonomia sustatzea, izan ere, hiriak indar handia du, baina egun Bilduren aginteko udal gobernua ez da gai izan hori erakusteko. Beraz, une honetan, galdera honakoa da: nola eutsiko dio Donostiak etorkizunari? Ekimen berriak egin behar ditugu eta Donostiaren ezaugarri indartsuenak sustatu. Baldin eta hori egiten ez badugu, hiria atzera egiteko arriskuan jarriko dugu.
Donostiako jeltzaleen bozeramaileak, halaber, hiriaren ekonomia-etorkizunaren ezaugarri nagusienak aipatu ditu: "Gipuzkoako industriaren, merkataritzaren eta aisia eta turismo alorren ezagutza izatea oso garrantzitsua da hiriarentzat. Eta apustu nagusiena honakoa da: loturak indartzea. Hori da hiriaren erronka". Horrenbestez, Eneko Goiak azpimarratu du, AHT-ak lotu behar duela hiria Europarekin eta, era beran, Euskotreneko bi trenbide-lineek hiria lotu behar dutela. Eta, horretarako Udalak hartu behar du erakundeen arteko elkarlanaren lidergoa hiriak azpiegitura horiek izan ditzan, betiere, atzean ez gelditzeko. Baina aitzitik, nahiz eta Donostia bezalako hiri baten lehiakortasunarentzat garraio-azpiegitura horiek ezinbestekoak diren, alkateak ez ditu aipatu bere hitzaldian.
Bestalde, Eneko Goiak legealdiaren azterketa egin du eta honakoa gogoratu du: "Legealdi honetan Urumearen birsorkuntzaren alde eta Txomin-en etxebizitzak egitearen alde egin du. Hori dela eta, hurrengo legealdian proiektu handiago bati heldu beharko diogu: Amarako auzoak behar duen bultzada emango diogu".
Azkenik, Eneko Goiak Bilduri eskatu dio apalagoa izateko: "Batzuetan Bilduk herritarrei sinestarazi nahi die berak asmatu duela herritarren partaidetza. Baina errealitatea bestelakoa da: aspalditik parte hartzen dute herritarrek hiriaren politikan. Gertatzen dena da Bildu orain hasi dela parte hartzen". Horren harira, Donostiako jeltzaleen bozeramaileak alkateari honakoa gogorarazi dio: "Herritarren eta hauteskundeetan aukeratutako ordezkarien parte-hartzea osagarriak dira. Baina aitzitik, Bilduk maiz bilatzen du udaletxetik kanpo Udalbatzarrean lortzen ez duen babesa"
Nabarmenak...
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31