Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/22

Ugartek nahi ez bezala eta gezurrak esanez ibiltzeagatik ere, Bidegik kaudimenduna, fidagarria, izaten jarraitzen du

Datuek gezurtatu egiten dituzte bere adierazpenak: Bidegik 106,4 milioi euro izaten segitzen du, dituen betebehar guztiei aurre egin eta gero ere.
Ugartek nahi ez bezala eta gezurrak esanez ibiltzeagatik ere, Bidegik kaudimenduna, fidagarria, izaten jarraitzen du

Larraitz Ugartek berean jarraitzen du, Bidegik duen “egoera ekonomiko delikatua” aipatuz behin eta berriz, eta Foru Aldundiak 2015ean, 8,9 milioi euro jarri beharko omen ditu kapitala handitzeko. Ez da inongo nobedaderik, Diputazioan dagoenetik behin eta berriz adierazten ari den mezua da. “Bidegiren zuloa” deitzen dio eta hori esan eta esan ari den neurrian, bere kudeaketa txarra ezkutatzeko saiakera besterik ez da egiten ari; alferrik ordea, foru elkartearen benetako egoera zehatz-mehatz erakusten dute dituen zenbakiak.

Iazko urrian Bidegiren etorkizuneko 4 balizko eskenatoki aurkeztu zituen Ugarten Batzar Nagusietan. Eta foru aurrekontuarekin batera onartu zuenak, azkenean, 2014an trafikoa %1ean igoko zela planteatzen zuen. 2014ko irailean, berriz, trafikoa %3,4 igo dela ikusi da eta kopuru horrek goraka jarraitzen du.

2014ko abuztuan elkarte horrek duen benetako emaitzen kontuak 21,7 milioi euroko aldeko saldoa dagoela adierazten du, eta hori lau hilabete falta direla urteko ekitaldia bukatzeko. Bien bitartean, Bilduk urte guztirako onartu zuen aurrekontuak 17,2 milioiko emaitza aurreikusten zuen. Datuen errealitateak gezurtatzen dute, berriro ere, Ugarteren eskenatokia. Bidegiren egoera ekonomikoak erabat kaudimenduna izaten segitzen du, fidagarria, berriki Elena Franco Ogasun diputatuak aitortu duen bezala. Eta esku artean ditugun datuen bilakaeraren arabera, bistan da hobetzera egingo duela.

Eta hori, nahiz eta Gipuzkoako ahalmen handiko errepideen erabiltzaileentzako 25 euroko “tarifa finkoa” jarri. Izan ere, horren eraginak gainditu egin baititu foru diputatuaren beraren aurreikuspen baikorrenak ere. Kontuan izan behar dugu, izan ere, deskontu horiek Bidegiren sarrera arruntei esker sostengatzen direla, eta ez zeudela aldez aurretiko Finantza Planetan aurreikusita.

Aurreikuspenak egiteko foru diputatuak dituen aurrekariak ikusi ondoren, ez da zaila iriztea berriro ere oker dabilela esateak, baina propio egiten duela eta ondo jabetuta egin ere, Bidegiren gainean oinarririk gabeko alarma soziala eragiteko, besteak beste.

Xehetasun gehiago emate aldera, 2013ko abenduaren 31n Bidegiko kutxan 106,4 milioi euro baino gehiago zegoen Deskargako obren ordainketei ekiteko (baita aldaketak sortzen baziren ere, horietako batzuk Bilduk onartutakoak izan dira, gainera, lizitazio-prezioa baino %18a gaindituz batzuetan). Gaurko egunez, Deskargako obraren kopuruak 50,5 milioi euroko kostua izan du eta kopuru horren zati bat ordainduta dago, dagoeneko.

2014ko abuztuko kontuak ikusiz eta Administrazio Kontseiluan aurkeztutako datuen arabera, Bidegiren kutxan 106,4 milioi euro dago; beraz, zalantzarik ez dago, elkartearen jardun arrunteko diru sarrerekin gai izan da obren ordainketak egiteko eta baita dituen maileguen zorrei aurre egiteko ere. Interesgarria izango litzateke jakitea zein banketxetan eta ze baldintzetan duten gordeta diru hori dena.

Urtez urte gezurra esaten segitzen du Larraitz Ugartek. “Ez diezazula errealitateak titular on bat hondatu”, horixe foru diputatuaren esakunea, eta legealdia amaitzear dagoenean ere, Bidegi defizitarioa izaten jarraitzen duela “erakutsi” nahi du, horretarako gezurra esan behar duen arren.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...