Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/22

Nahikari Otermin: “Hondakin salmentagatik udalak ez du jasoko Bilduko gobernuak aurreikusitako kopuruaren %5,2 baino”

Nahikari Otermin alkategai jeltzaleak azaldu du udal gobernuak atez ateko sistemarekin sailkatutako hondakin materialaren salmentarekin 222.600 euro biltzea iragarri zuela, eta horietatik 11.738,35 euro baino ez dira jasoko. Jeltzaleek ohartarazi dute Bilduren kudeaketa txarrak eta atez atekoaren inposaketak udala egoera ekonomiko larrian jarri dutela.
Nahikari Otermin: “Hondakin salmentagatik udalak ez du jasoko Bilduko gobernuak aurreikusitako kopuruaren %5,2 baino”

EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Nahikari Oterminek prentsa ohar bidez ezagutzera eman du, Bilduko udal gobernuak iragarritakoaren aurka, udalak gobernuak hondakin salmentagatik aurreikusitako kopuruaren %5,2 baino ez duela jasoko. Oterminek azaldu modura, Bilduko udal gobernuak 222.600 euro biltzea aurreikusia zuen hondakin materialaren salmentagatik, baina balantzeek diote, irailaren 30 bitarte udalak oraindik ez duela euro bat bera ere kobratu eta kobratzeke 11.738,35 euro daudela, beraz, “udalak soilik kopuru hori jasoko du hondakin materialen salmentagatik” gaineratu du. “Gainerako 210.000 euroak falta diren hiru hilabeteetan kobratuko ditugula suposatu behar al dugu? Hori al da alkateak espero duena? galdegin du bozeramaile jeltzaleak.

EAJ-PNVko udal taldeak adierazi du, beste behin ere Bilduk gezurra esan duela atez atekoa inposatzeko, beren sistema legitimatzeko eta alderdiko interesak defendatzeko. “Udal gobernuak sinesgarritasun osoa galdu du jasoko ez diren diru-sarrerak aurrekontuetan txertatuz” gaineratu du. Oterminek jakinarazi du Bilduk aurtengo aurrekontuetan material salmentagatik jasotako diru-sarrerak puztu dituela atez atekoak suposatzen duen dirutza eta gastu totala estaltzeko. “Horrek desorekak eragiten ditu eta gastuak eta inbertsioak, eta udalak dituen diru-sarrerak orekatu ahal izateko Bilduko udal gobernuak ondorengoa egiten du: diru-soberakina erabili, maileguak eskatu edota kreditu aldaketak egin beste aurrekontu partidetako dirua atez atekora bideratu ahal izateko” aitortu du Oterminek.

EAJ-PNVko udal taldeak ohartarazi du Bilduko udal gobernuaren kudeaketa txarraren ondorioz Pasaiako udalaren egoera ekonomikoa larria dela. “Bilduren asmo bakarra atez atekoa inposatzea izan da, gastu totala zein den eta horrek ekar ditzakeen ondorioak kontutan izan gabe, ondorioz, udalak gero eta diru soberakin gutxiago du eta udala zorpetzen ari da” azaldu dute. “Udal kontu hartzaileek ere behin eta berriz jakinarazi digute udal diru-kutxen egoera kezkagarria dela” gaineratu du Oterminek. Bozeramaile jeltzaleak adierazi du atez atekoaren ezarpenari dagozkion gastuak ezkutatuak eta sakabanatuak daudela aurtengo aurrekontuan eta hori dela eta, zaila dela kostu totala zein den zehatz mehatz jakitea, baina datu ekonomikoek argi eta garbi erakusten dute Bilduren inposaketak Pasaiaren etorkizuna hipotekatu eta arriskuan jartzen duela. “Atez atekoak defizitarioa da, Bilduk kontrakoa esan nahi badu ere” baieztatu du Oterminek. “Pasaian atez atekoa inposatzea izan da Bilduren lehentasun bakarra, ez udalerriaren egoera ,ezta pasaitarren ongizatea hobetzea ere; guztiaren gainetik beren alderdiko interesak defendatu dituzte. Hori da Bilduren kudeatzeko modua, hori da Bilduren eredua: inposaketa, kontrola eta manipulazioa” amaitu du EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaileak.

Azkenik, EAJ-PNVko udal taldeak, beste kasu guztietan egin modura, atez atekoaren aurkakoak diren zenbait pasaitarrek jasandako erasoak gaitzetsi ditu. “Oraingoan ere gure elkartasuna adierazi nahi diegu erasotuak izan direnei eta horrelako ekintzak erabat gaitzetsi eta arbuilatzen ditugula argi utzi nahi dugu, eta kasu honetan, udal gobernu taldeak gauza bera egitea espero dugu” gaineratu dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...