Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJren presioari esker aurrera pausoak eman dira San Andres pasealekuko auzian
EAJko udal taldea pozik dago San Andres pasealekuko arazoari irtenbidea emateko udal gobernuak aurrera pausoak eman dituelako. Eva Juez bozeramaileak hiritarren segurtasuna bermatu eta arazoari behin betiko irtenbidea emateko alkatea hainbeste presionatu behar izana deitoratu du.
EAJ-PNVko udal taldea pozik dago San Andres pasealekuko eraikinen arazoari irtenbidea emateko aurrera pausoak eman direlako. “EAJ-PNVk egindako presioari esker alkateak gaiari heldu dio 4 eta 5 zenbakiko etxebizitzen egoerari behin betiko konponbidea emate asmoz” adierazi du Eva Juez bozeramaile eta alkategai jeltzaleak.
“Azkenean badirudi argia ikusten dela tunelaren amaieran”; horrela deskribatu ditu Juezek San Andres pasealekuko eraikinen egoera larriaren inguruan emandako azken pausoak. “Urte luzez gaia erabat geratuta egon da, eta badirudi, behingoz, arazoari irtenbidea emango zaiola” azaldu du bozeramaile jeltzaleak. Udal gobernuaren pasibotasunaren aurrean, EAJ-PNVko udal taldeak, Eva Juez buru, hainbatetan eskatu diote alkateari berak sinatutako akordioak betetzeko, hiritarren eta bertan bizi direnen segurtasuna bermatzeko eta arazoari behin betiko konponbidea emateko; badirudi azken hilabeteetan jeltzaleek egindako presioak izan duela bere eragina.
Gobernuaren eginkizun eta lanaren kontrol zehatza egitea, komunikabideen bitartez presioa sartzea eta alkateak hartutako konpromisoak betearazteko mozioa erregistratzea beharrezkoa izan da udal gobernuak gaiari heltzeko. “Atzo, urriak 22, lehendabiziko aldiz PSOEk egoeraren larritasunari erreparatu zion hirigintza batzordean. Etxebizitzetako jabeek oraindik bertan bizi diren bizilagunek eraikina utz dezaten ere eskatu dute” azaldu du Juezek. “Egoera larria da. Eraikinak aspalditik daude aurri egoeran aitortuak eta eraispenerako lizentzia ere badute. Egunero jasotzen ditugu bertatik pasatzeko beldur diren bizilagunen mezuak; eraikinen islatzen duten irudia penagarria da eta eraikinetan pilatutako zaborrak osasungarritasun arazoak eragiten ditu eta arratoi izurrite arazoa areagotu” azaldu du Juezek.
Eva Juez alkategai jeltzaleak aitortu du egindako presioari esker alkateak gaiari heldu diola arazoari irtenbidea ematera behartu dutelako. Horren harira, Juezek hiritarren segurtasuna bermatu eta arazoari behin betiko irtenbidea emateko alkatea komunikabideetan hainbeste presionatu behar izana deitoratu du. Are gehiago azken urteotan jausiak izan direla jakinda.
EAJ-PNVk eskatuta eta jabeek babestua, PSOEk gehienez hilabete bateko edo biko epean bertan bizi diren bizilagunak beste etxebizitzetara leku aldatzea onartu du. Eva Juezek jakinarazi du gobernuaren lana kontrolatzen jarraituko duela gaia berriz ere luza ez dadin eta behin betiko irtenbidea eman diezaioten, “martxoan alkateak sinatutako akordioak hilabeteko epea ematen zien bizilagunei eta ez da bete” gaineratu du. Horregatik, EAJ-PNVk azpimarratu du bi eraikinak lehenbailehen utzarazi eta eraitsi behar direla eta espero dutela PSOEk aitzakia berriak ez jartzea gaia berriz ere denboran ez luzatzeko”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


