Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostian legealdiaren balantze kaxkarra burutuko da
Eneko Goia: “hiriaren egoerari buruzko biharko debatea baliagarria izango da oso emaitza kaskarrak izan dituen udal gobernuaren balantzea egiteko”
“Urte hauetan Bildu ez da Donostiaren garapenerako proiektu berriak bultzatzeko gauza izan, ezta hiri honek duen gaitasun osoa baliatzeko derrigorrezkoak diren kontsentsuak lortzeko ere eta hori bereziki beharrezkoa da krisi ekonomikoaren garai batean. Aitzitik, udal Gobernua gero eta maizago saiatzen da dituen gabeziak marketinaren bidez estaltzen eta haren agenda ideologikoa ezartzen tematuta dago, Donostia bezalako hiri baten aniztasun soziala eta politikoa aintzakotzat hartzen ez duen agenda. Udal Gobernuaren jarduna zer izan behar duen dugun kontzeptutik ezin urrunago dago Bilduren jarduna”, nabarmendu du Eneko Goiak, EAJ-PNVko bozeramaileak.
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak parte hartuko du biharko hiriaren egoerari buruzko debatean amaitzear dagoen Legealdian zehar izan duen oposizio eredua berresteko prest; hiriaren onerako oposizio irmoa baina aldi berean akordioak lortzeari irekia egin baitu talde jeltzaleak. “Biharko debateak neurri handi batean ezarriko du Legealdiaren amaieraren tonua. Alkateak bihar esango digunaren zain, ezuste handiegirik espero ez badugu ere, aurrean dugu haren gobernatzeko modua zein den argi utzi duen udal Gobernua; guk inola ere partekatzen ez dugun gobernatzeko modua dena”, nabarmendu du EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.
“Oso balantze eskasa duen Gobernua da hau: ez baita Donostiaren garapenerako proiektu berriak bultzatzeko gauza izan, ezta hiri honek duen gaitasun osoa baliatzeko derrigorrezkoak diren kontsentsuak lortzeko ere eta hori bereziki beharrezkoa da krisi ekonomikoaren garai batean. Aitzitik, udal Gobernua gero eta maizago saiatzen da dituen gabeziak marketinaren bidez estaltzen eta haren agenda ideologikoa ezartzen tematuta dago, Donostia bezalako hiri baten aniztasun soziala eta politikoa aintzakotzat hartzen ez duen agenda. Udal Gobernuaren jarduna zer izan behar duen dugun kontzeptutik ezin urrunago dago Bilduren jarduna”, nabarmendu du Eneko Goiak, EAJ-PNVko bozeramaileak.
“Agortua” dagoen eta “haren tik okerrenak etengabe errepikatzen dituen” Gobernuaren aurrean, talde jeltzale donostiarrak Legealdian zehar eraman duen Donostiaren interesak defenditzeko estrategiarekin jarraituko du; izan ere, Legealdi honetan “Bilduren Gobernuarekiko oposizio irmoa eta zorrotza egin dugu, baina aldi berean hiriaren garapenerako garrantzitsuak ziren akordio garrantzitsuak ahalbideratzen jakin dugu: Beste kontu bat da udal Gobernuak akordio horiek kudeatzeko izan duen gaitasun eskasa. Legealdi honetan gehiegitan errepikatu den ezaugarria izan da”, adierazi du Goiak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


