Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/21

Eneko Goiak auzoz auzoko parte-hartze dinamika bati ekin dio, Donostiako etorkizuna diseinatzeko

Donostiako EAJren alkategaiak jakinarazi du, egun 1.256 post-it jaso dituztela eta, bertan, mota askotako ideiak daudela. Eskaera guztiak kontuan hartuko dituzte jeltzaleek hauteskunde-proiektua egiteko eta, gainera, laster egingo den lan-jardunaldietan aztertuko dituzte.
Eneko Goiak auzoz auzoko parte-hartze dinamika bati ekin dio, Donostiako etorkizuna diseinatzeko

Aste honetan Eneko Goia hiriko auzoak bisitatzen hasiko da eta, bertan, ideiak, iradokizunak eta proiektuak jasoko ditu. Astero Eneko Goiak bi bilera egingo ditu auzoetako herritarrekin zein gizarte-eragileekin.

Horren harira, Goiak honakoa esan du: “Bilera horien helburua da, bestelako Donostia diseinatzeko ekarpenak eta ideia berriak jasotzea, betiere, auzo bakoitza hobe ezagutzen duten pertsonen iritzia kontuan hartuta”.

Ez da EAJ-PNVren hautagaiak horrelako bilerak egiten dituen lehenengo aldia legealdi honetan. Baina, egun, Goiak azaldu duenez, jeltzaleek aurrerapauso bat eman nahi dute eta erronka nagusien zein arazoen gaineko hausnarketak egin eta konponbideak bilatu nahi dituzte; izan ere, hiriak eta hiritarrek gizarte- eta ekonomia-aldaketa handiak bizi dituzte.

Era berean, jeltzaleen hautagaiak segidakoa esan du: “Hiri aktiboa, dinamikoa eta sortzailea nahi dugu, hain zuzen ere, ekonomia-, kultura- eta gizarte-arlotan hazteko aukerak bilatzen dituen hiria. Baina aitzitik, hiritar askok ez dute bat egiten hiri-ereduarekin (gobernuaren eredua). Hala ere, ez da eredua kritikatzeko unea, baizik eta proiektu hobea egiteko unea da. Kexuak barrua hustutzeko dira eta, gainera, kritika suntsitzaileek botoak eman ditzakete, baina ez dute balio hiri hobeago bat egiteko”.

Auzoak: Altza, urriak 28; Loiolako Erriberak, azaroak 4; Martutene, azaroak 5; Gros, azaroak 10; Añorga, azaroak 13 eta Bidebieta, azaroak 18.

1.256 post-it eta bideobloga

Goiak, halaber, honakoa azpimarratu du: “Hiri eta gizarte bezala hobetzeko ezinbestekoa da parte-hartzea sustatzea eta donostiarrei itxaropena ematea, proiektua bere egin dezaten. Horregatik, ideia guztiak ongietorriak dira”.

Hori dela eta, Eneko Goiak azpimarratu du, prozesua irekia dela eta helburua segidakoa dela: “Gertutasuna eta gardentasuna indartzea. Izan ere, hiritar guztiek ekarpenak dituzte egiteko. Gure erronka nagusietako bat da donostiarrek kudeaketa-publikoaren partaide izatea eta eguneroko udal-politikan parte-hartzea”.

Azkenik, Eneko Goiak jakinarazi du, egun 1.256 post-it jaso dituztela eta, bertan, mota askotako ideiak daudela: “Horietako asko enekogoia2015.com webgunean jarri ditugu eta gaika sailkatu ditugu. Eskaera guztiak kontuan hartuko ditugu hauteskunde-proiektua egiteko eta, gainera, laster egingo den lan-jardunaldietan aztertuko ditugu”.

Gainera, aditzera eman du, astero erantzungo dituela gizarte-sareetan, posta elektronikoan eta hiritarren bileretan jasotako galderak, eta, horretarako, bideobloga erabiliko duela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...