Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/20

Ibarrako EAJk herriaren zikinkeri egoera salatu du

“Edonork ikusi ditzake zabor poltsak jaso gabe edo txakur kakak kendu gabe” adierazi du Itziar Jauregik. Alkateari eskatzen dio espaloiak maiztasun gehiagorekin garbitu eta ureztatzeko.
Ibarrako EAJk herriaren zikinkeri egoera  salatu du

Bozeramaile jeltzale eta alkatetzarako hautagai Itziar Jauregik azpimarratu du herriko kaleak zikin itxura agertzen dutela mankomunitatekoak diren hondakin bilketen zerbitzuak ez dituztelako jasotzen lurrean lagatako zabor poltsak eta ondorioz txakur eta arratoientzako puntu erakargarriak bilakatzeko arriskua dago”.

Horregatik alkateari eskatu dio exijitu diezaiela mankomunitateko arduradunei zabor guztia bildu dezatela “bai ontzietan ateratzen direnak eta baita ere lurrean poltsetan lagatzen direnak”.

Jauregik gogoratu du aurretik edukiontzien bidez zaborrak biltzen zirenean agertzen zirela zabor poltsak lurrean, edukiontzietatik kanpo baina jasotzeko ardura zuten zerbitzuak guztia biltzen zutela edukiontziak husterakoan. “Ezin da onartu atez ateko sistema inposatu ondoren horrela ez jokatzea eta gainera udalak ezer ez esatea. ¿Akaso ibartarrok ez dugu behar adina ordaintzen zabor guztia jaso dezaten lehengo sistemarekin egiten zen moduan?”, galdetu du.

“Denok jakitun gara nolako arbuio handia sortu zuen eta sortzen jarraitzen duen gaur egungo sistemak eta badirudi, bilketa arduradunak nola jokatzen ari diren ikusita, gaikako bilketa sistema hobetzea baina gehiago nahi dutela bizilagun bakoitzak ondo identifikatutako ontzietan zer botatzen duten kontrolatzea” jakinarazi du bozeramale jeltzaleak.

Halaber, esleipena duen enpresak jaso gabe uzten dituen zaborrak, udalaren aginduz, udal langileek aritzea eta honek udalarentzat suposatzen duen aparteko kostua salatu du. “Munduko zein herritan ikusten da udal batek inolako erantzukizunik ez eskatzea lan hori betetzea dagokion enpresari”.

Azkenik, Itziar Jauregik, maiztasun gehiago eskatu dio alkateari “bai espaloiak garbitzerakoan eta baita ureztatzerakoan” eta txakur jabeak kontzientziatzearen alde agertu da abereek egiten dituzten gorotzak jaso ditzaten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...