Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/20

Izagirrek Bretxaren inguruko zalantzak argitu beharrean areagotu ditu

Talde jeltzale donostiarrak alkatearen agerraldia eskatu du goizean izan den Ogasuneko udal Batzordean, alkateak Bretxarako duen proiektuaren berri azal zezan. “Alkateari aukera eman diogu Bretxarako dituen planak sortzen dituen zalantza guztiak argitzeko eta zalantza berriak eragin besterik ez du egin. Beste behin ere egiaztatu ahal izan dugu Bretxari dagokionez, Bildu inprobisazioarakin eta argitasun ezarekin ari dela jokatzen”, nabarmendu du Eneko Goiak.
Izagirrek Bretxaren inguruko zalantzak argitu beharrean areagotu ditu

Eneko Goia, “sartu naizenean baino askoz kezkatuago” irten da gaur goizean burutu den Ogasuneko Udal Batzordetik. Donostiako talde jeltzalearen eskariz Juan Karlos Izagirre Alkateak egindako agerraldiak “Udal Gobernuaren jokabideak sortu dituen Bretxaren eta bertan lan egiten duten pertsonen eta kokatuta dauden negozioen etorkizunari buruzko zalantzak eta kezkak argitu beharrean, areagotu egin ditu: beste behin ere egiaztatu ahal izan dugu Bretxari dagokionez, Bildu inprobisazioarakin eta argitasun ezarekin ari dela jokatzen. Alkateari aukera eman diogu Bretxarako dituen planak sortzen dituen zalantza guztiak argitzeko eta zalantza berriak eragin besterik ez du egin. Bilduk orain nola konpondu ez dakien arazoa sortu du Bretxan.”nabarmendu du Eneko Goiak.

Bestalde, Donostiako bozeramaile jeltzalearen ustez “sekulako hankasartzea” da udal Gobernuak Alde Zaharreko Lasala plazako udal eraikinarekiko duen asmoa; izan ere, gaur alkateak aditzera emandakoaren arabera, udal gobernuak eraikin hori saltzeko intentzioa du. “Bilduk etengabe eskaintzen digun beste paradoxa horietako baten aurrean gaude: ezkerrekoa dela dioen gobernu batek sekulako presa du Lasalakoa bezain eraikin publiko baliotsua besterentzeko, zertarako eta 'kaja' egiteko”, nabarmendu du Goiak.

“Gure iritziz, hori ez Lasalako plaza bezain toki interesgarrian kokatuta dagoen bezain eraikin publiko baliotsu bati etekina ateratzeko erarik egokiena. Kasu honetan kontzesioa litzateke operaziorik egokiena, hotel baterako, kasu, izan ere operazio horrek urte askotan ekarriko lizkioke diru sarrerak Udalari, honek eraikin estrategiko horren jabetza galdu gabe”, adierazi du Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...