Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/19

Andoaingo EAJ-PNVk herritarren kexak bere eginez, Eskola kalea eta Txistoki bidegurutzean kokaturiko edukiontziak kentzeko eskatu du

Jeltzaleek Bilduren “sentsibilitate eza” salatu dute, kontainerren leku aldaketak eragin dituen arazoak ez konpontzeagatik.
Andoaingo EAJ-PNVk herritarren kexak bere eginez, Eskola kalea eta Txistoki bidegurutzean kokaturiko edukiontziak kentzeko eskatu du

Andoaingo EAJ-PNVk Bilduren Udal Gobernuari eskatu dio alda dezala Eskola kalea eta Txistoki pasealekuaren bidegurutzean kokaturiko edukiontzien kokalekua. Mari Jose Izagirre bozeramaile jeltzaleak azaldu duen bezala, kontainer hauen leku aldaketak ikuspen eta igarotzeko arazoak sortu ditu eta egoera horrek kexa mordoa eragin du. “Ez dugu ulertzen Udalak eskaera hauek zergatik ez dituen kontutan hartzen. Edukiontziak lekuz alda daitezke, baina Udalak ez du egiten eta, ondorioz, arazo eta arrisku gehiago sortzen ari da”, ziurtatu du

Izagirrek jakinarazi du arazoa udaberrian sortu zela, Gobernuak Txoperal izeneko gunean hobekuntzak egitea erabaki zuenean. Izan ere, beste inoren iritzia kontutan hartu gabe, merkatua antolatzen den gune honetako lur azpiko edukiontziak kentzea erabaki zuen eta horren ordez beste berri batzuk jartzea errepidearen beste aldean, zehazki, Ondarreta kalera eta Bastero kulturgunera doan ibilbidean. “Kokaleku berria ezin da txarragoa izan eguneroko bizitza mugatzen dielako bizilagunei. Edukiontzien leku aldaketak eta tamainak ikuspen eta igarotzeko arazoak sortu ditu eta horrek arriskuan jartzen ditu oinezkoak”, ohartarazi du.

Herritar askok helarazi ditu kexak, baina Ana Carrereren Udalak ezekoarekin erantzun die. “Ez dute arazoa onartzen eta ez dute problema konpontzeko konpromisoa hartzen. Bizilagunekiko sentsibilitate eza adierazten ari dira eta okerragoa dena: ez dute Gobernuan egoteak ematen duen ardura beregain hartzen”, salatu du Izagirrek arazoari behin betiko konponbidea emateko exijitzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...