Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Joxe Angel Zaldua: “Oriotarrei entzun eta ekarpenak jaso nahi ditugu”
Orioko EAJk sei lan talde osatu ditu modu zuzenean herritarrekin kezkak partekatu eta ekarpenak jasotzeko.
Orioko EAJk iragarri du sei lan talde osatu dituela oriotarrek egunerokotasunean eta baita ere herriaren etorkizunari buruz dituzten kezkak, ikuspuntuak, iritziak, eta iradokizunak entzun eta partekatzeko modu zuzenean.
EAJko alkatetzarako hautagai Joxe Angel Zalduak adierazi du abian jarri berri duten ekimen honen helburu nagusia dela oriotarrek bere herriaz, bere alde onak eta hutsuneekin, kaleak sentitzen eta ikusten duenaren ahalik eta argazki zehatzena egitea. “Adituen eta teknikarien ikuspuntuetatik haratago joan nahi dugu eta modu zuzenean ahalik eta herritar gehienen iritziak jaso”.
“Gure lehentasuna pertsonak dira eta, horregatik, pertsonen partaidetzan sinesten dugu, hori delako bide egokiena etorkizuneko udal proiektuak eremu guztietan ondo definitzeko, nola hirigintzan, ekonomian hala gizarte arloan. Eta azpimarratu du: “Ezin da erabakirik hartu edota gobernu programa bat osatu herritarren iritzia kontuan izan gabe eta, are gutxiago, haien borondatearen aurka”.
Horrela adierazi du osatutako lan taldeak sei esparrutan arituko direla, bakoitza bere arduradunarekin. “Horrela, Ongizateari lotutako gaietaz, ditugun baliabideaz, gabeziaz, jasoko diren eta partekatuko diren ekarpenetaz Noemi Ostolaza arduratuko da”. Bigarren bat, Gobernu Onarena izango da eta arduraduna Zaldua bera izango da. “Erronka bezala jarria dut egunero jendeari zuzenean entzuteko denbora ateratzea eta segidan etor daitezkeen erabakiak entzun eta egindako ekarpenak kontuan izanda hartzea”.
Turismo, merkataritza, ekonomia, arrantza eta nekazaritza arloko gaietan Martxiel Genova arituko da. “Orioko herriari bete betean ukitzen diotenak” Zalduaren esanetan. Hirigintza, obra eta zerbitzuen inguruko azterketa eta gogoetak jasoko duen arduraduna Iñaki Lertxundi izango da eta euskara eta hezkuntzari lotutakoak Fernando Aranbarrik kudeatuko ditu. Seigarren atala, kirolak eta gazteriaz arituko da eta arduraduna Ainhoa Usandizaga izango da.
Amaitzeko, Joxe Angel Zalduak esan du bere hautagaitza publiko egin zenetik hainbat harreman eta bilera izan dituztela ekonomi arloko, hezkuntza munduko eta gizarte erakundeetako eragileekin, eta oraingo urrats hau eman dutela “udal politikagintza batez ere kale mailan gauzatu behar delako” eta herritarrei gonbitea luzatu die dituzten ekarpen eta iradokizunak egitera, baita ere, eaj.pnv@gmail.com posta elektronikoaren bidez.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


