Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/15

Eskoriatzako EAJren zinegotziak eskoriatzarren iradokizun eta kezkak entzungo ditu udaletxean

Puri Regidor, Eskoriatzako EAJ-PNVren zinegotzi izendatu berriak prentsaurrekoan Ekainean azaldu zuen eskoriatzarrekin harreman zuzena izateko asmoa. Harrera eta hitzorduak udaletxeko zinegotzien bilera gelan izango dira.
Eskoriatzako EAJren zinegotziak eskoriatzarren iradokizun eta kezkak entzungo ditu udaletxean

Puri Regidor, Eskoriatzako zinegotzi izendatu zuten Ekainean Aitor Urrutiaren ordez. Geroztik, udalaren martxa ezagutzeko hilabete terdiko epealdia egin ondoren, agindu bezala, eskoriatzarren proposamen eta kezkak jakin nahi ditu herritarren eskutik. Regidorrek herritarrekiko harreman zuzena sustatu nahi du bere zinegotzi karguari zuzeneko esperientzia eta proposamenak gehitzeko. Regidorrek adierazi du kalean jendeak egiten dizkiola eskaera eta proposamenak baina modu zabalagoan eta leku egokiagoan jendea entzuteko aukera aproposa eskaini nahi die.

Hemendik aurrera, Eskoriatzako udaletxean egongo da ASTEAZKENERO, 18,00etatik 19,30etara udaletxeko zinegotzien bilera gelan. Inork beranduago joan nahiko balu merkatarien kasuan adibidez, lan-jarduna beranduago bukatzen dutelako, ez dago eragozpenik udaletxera deitu eta asteazkenean Purirekin hitzordua beranduago eskatzeko.

Eskoriatzako udaletxeko telefonora deitu dezake jendeak, 943 71 44 07 Telefonora eta nahi izanez gero, proposamenak eta hitzorduak ere egin daitezke eposta bidez. Hona helbidea: eaj-pnv@eskoriatza.net Puri Regidor, Eaj-Pnvren zinegotziak eskoriatzar guztiak animatzen ditu berarekin harreman zuzena izan dezaten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...