Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zestoarrak ez gara Ezker Abertzalearen arduragabekeriaren eta inprobisazioaren biktimak izango
Zestoako EAJk Zestoa zabortegirik gabeko udalerria izendatzea eskatzen du eta premiazko osoko bilkura berezia galdatu du gaia aztertzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak, hondakin geldoen zabortegia kokatzeko Osinbeltzeko harrobia hautatu duela esanez komunikabide batek atera duen informazioaren aurrean, Zestoako EAJ-PNVren udal taldeak inposaketa errefusatzen du eta alkateari exijitzen dio zestoarren interesak lehenestea Ezker Abertzalearen interes alderdikoiaren gainetik. Era berean, premiazko osoko bilkura deitzea eskatu dio argi eta garbi eztabaidatzeko, Ezker Abertzaleak Osinbeltzen edota udalerriko beste edozein kokapenetan zabortegia jartzeko hartu duen erabakiaren inguruan.
Bozeramaile jeltzalea eta alkatetzarako hautagaia den Joxe Mendizabalek honakoa adierazi du: “Zestoaren eta zestoarren zoritxarrerako genituen susmo okerrenak betetzen ari dira, aurreko bilkuran, Bilduko zinegotziek ezetza eman ziotenean EAJk aurkeztutako mozioari. Bertan eskatzen genuen Zestoa hondakin geldoen zabortegirik gabeko udalerria izendatzea. Ezetzarekin, Zestoako Bilduk argi berdea eman zuen eta ateak zabaldu zituen herrian Gipuzkoako zabortegi berria kokatzeko” azpimarratu du.
“Egun batzuk besterik ez dira pasa, jarraitu du Mendizabalek, egiaztatzeko erabakia hartuta zegoela eta alkateak ez duela ezertxo ere egin zestoarren interesak defendatzeko. Uste dugu unea heldu dela alkateak jarrera har dezan eta argi eta garbi esan dezan Zestoaren alde dagoela edota zestoarrei bizkarra eman eta Ezker Abertzalearen esanetara makurtzen dela” Ildo horretan gogoratu du legealdi osoan Eusko Alderdi Jeltzaleak ardurarekin, zintzotasunarekin eta gardentasunarekin jokatu duela eta horregatik gauza bera eskatzen diotela Ezker Abertzaleari.
Azkenik Joxe Mendizabalek adierazi du Zestoako EAJ ez dela konplize izango zabortegi berria jartzeren alde dagoen udaletxearekin, Europako zuzentarauaren arabera, itxi behar diren azpiegiturak, ingurumen aldetik txarrenak direlako eta iragarri du erabaki honen aurkako jarrera tinkoa eta erabatekoa izango dutela.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


