Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/14

Eibarko EAJk ostegunean emango die hasiera auzoz-auzoko topaketei Toribio Etxeberria kalean

Ostegun honetan jarriko da martxan “Lagundu Eibar hobetzen” ekimena Toribio Etxeberria kalean arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Jeltzaleek azpimarratu dute topaketek helburu dutela eibarratarrak entzun eta beren beharrak ezagutzea eta modu zuzenean beren proposamen eta iradokizunak jasotzea.
Eibarko EAJk ostegunean emango die hasiera auzoz-auzoko topaketei Toribio Etxeberria kalean

Eibarko EAJ-PNVk ostegun honetan emango dio hasiera “Lagundu Eibar hobetzen” ekimenari, hain zuzen, Toribio Etxeberria kalean egingo dute auzoz-auzoko lehen topaketa arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Duela aste batzuk jeltzaleek jakinarazi modura, Eibarko EAJ-PNVk hainbat topaketa antolatu ditu auzoz-auzo eibartarren beharrak eta iritziak hurbiletik ezagutzeko eta herritarren proposamen eta iradokizunak jasotzeko.

EAJko alkategaia auzo desberdinetara joango da Eibar Prest lan taldearekin batera bizilagunekin biltzera eta beren eskaera eta proposamenak entzutera. Horretarako, jeltzaleek postu mugikorra jarriko dute kalean bizilagunek beren iritziak eman eta proposamenak egin ditzaten.

Eva Juezek eibartarrak ekimenean parte hartzera animatu ditu guztien artean Eibar nola hobetu eztabaidatu eta erabakitzeko. Juezek hitz eman du jasotako eskaera eta proposamen guztiak aztertuko dituela, “postu mugikorrera hurbiltzen diren herritarrek egindako galderak erantzun eta proposamen guztiak izango ditugu kontutan” gaineratu du.

Azkenik, Juezek jakinarazi du datozen egunetan beste zenbait topaketa egingo dituztela, hala nola, hilaren 22an Urki kalean Cepa taberna ondoan ezarriko dute postua 18:30etan; urriaren 30ean berriz, Urkizu auzora gerturatuko dira jeltzaleak eta postua Zubi Gain ondoan ezarriko dute arratsaldeko 18:30etan eta azaroaren 8an Amañan egingo dute topaketa, 12:30etan. “Topaketa hauen bitartez gure proiektua eibartarrekin partekatu, landu eta osatu nahi dugu, Eibarrek eta eibartarrek dituzten beharrei erantzungo dien hiri proiektua garatzeko” amaitu du Juezek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...