Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pasaiako EAJk egiteke dagoen bozeramaileen batzordea lehenbailehen deitzeko eskatu dio alkateari
Alkategai jeltzaleak azaldu du bere taldea zain dagoela alkateak batzordea noiz deituko, merkatu eta alkateordetzari buruz hitz egiteko batzordea egingo zuela aurreratu baitzuen udan. Halaber proposatu du udaletxeko erregistrotik pasatzen diren dokumentuak digitalki eskuragarri egotea gardentasuna bermatu eta udaletxeko funtzionamendua hobetzeko.
Pasaiako EAJ-PNVko bozeramaile Nahikari Oterminek alkateari eskatu dio bozeramaileen batzordea deitzeko hainbat gaien inguruko informazioa jaso eta horiek lantzeko. “Alkateak uztailean esan zuen, abuztuan gurekin harremanetan jarriko zela, ondoren bozeramaileen batzordean jorratuko genituen zenbait gairen inguruan hitz egiteko” azaldu du bozeramaile jeltzaleak. “Oraindik aipatu batzordea ez da deitu eta ondorioz, oposizioko alderdiek dakigun bakarra da alkateak, besteak beste, gurekin azoka eta alkateordetzari buruz hitz egin nahi zuela” gaineratu du. EAJ-PNVko udal taldearen ustetan beharrezkoa da lehenbailehen gai horiek mahai gainean jartzea, jeltzaleen aburuz garrantzizkoak direlako. Horregatik, alkateari eskatu diote deialdia ez atzeratzeko eta oposizioko alderdiei informazio guztia emateko, guztien artean eta elkarlanean aipatu gaiak landu ahal izateko.
Bestalde, oposizioko alderdiek informazioa eskuratzeko erraztasun gehiago izan dezaten eta gardentasuna bermatu eta udal funtzionamendua hobetzeko helburuz, EAJ-PNVko udal taldeak proposatu du erakunde edota talde desberdinek udaletxera erregistro bidez bidaltzen duten informazioa digitalki eskuragarri egotea. Jeltzaleek nabarmendu nahi dute asmoa dela erakunde eta taldeek egindako sarrerei buruzko informazioa digitalki egotea, partikularrek egindako eskakizunak alde batera utzita, Gipuzkoako gainerako udalerri gehienetan editen den modura.
Bozeramaile jeltzaleak azaldu du, oposizioko alderdiek udaletxeko erregistrotik sartzen diren gertaeren lista osoa jasotzen dutela. “Sarrera horiek hainbat kasutan dokumentu, txosten edota eskakizunak izaten dira eta horien inguruko informazioa eskuratu nahi badugu udaletxeko zinegotzi edota teknikariei eskatu behar diegu, baina teknikariek duten lan karga dela eta, besteak beste, sarritan dokumentazio berandu jasotzen dugu” azaldu du Oterminek. Horregatik, EAJ-PNVko udal taldeak espero du gobernuak proposamena kontutan izatea eta oposizioko alderdiei informazioa eskuratzeko erraztasun gehiago emateko borondatea izatea.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


