Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/10

Donostiako EAJk zuzenketak aurkeztu dizkio hiriaren oroimen historikoaren aholku batzordearen araudiari ordezkaritza anitza bermatzeko.


Talde jeltzale donostiarraren zuzenketen helburua udal Gobernuak onartutako azken dokumenturen “alde bakarreko ikuspegi alderdikoiak kentzea” da eta “Udalbatzak gehiengo zabalez onarturiko aurreko testuaren kontsentsuaren aldeko izpiritu irekia berreskuratzea”, baieztatu du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramón Vilesek.

Donostiako EAJk zuzenketak aurkeztu dizkio hiriaren oroimen historikoaren aholku batzordearen araudiari ordezkaritza anitza bermatzeko.


Donostiako EAJ-PNV udal taldeak bermatu nahi du hiriko Oroimen Historikoaren aholku Batzordeak “ordezkaritza anitza eta ikuspegi integratzailea” dituela, izan ere horrek ahalbideratuko dio “Donostiako gizartearen isla egokia izatea, oso gizarte anitza baita gurea” , nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramón Vilesek.

Horretarako jeltzale donostiarrak Bilduren Gobernuak onarturiko Oroimen Historikoaren Aholku Batzordearen Araudiaren proposamenari 13 zuzenketa aurkeztu dizkio, horien bitartez “alde bakarreko ikuspegi alderdikoiak kentzeko” eta “Udalbatzak gehiengo zabalez onarturiko aurreko testuaren kontsentsuaren aldeko izpiritu irekia berreskuratzeko. Bildu, alegazioen fasea baliatuz, ahalegindu da Udalbatzak onarturiko dokumentu hori haien interesen arabera moldatzen, baina 13 zuzenketa aurkeztu ditugu hori gerta ez dadin”, nabarmendu du Vilesek.

Zuzenketak arlo ezberdinei dagozkie, Aholku Batzordearen osaketari, Aholku Batzorde honek hartu behar duen jarduera epeari (Francoren diktadura, Gerra Zibila barne: 1936-1975) eta organoaren izaera berari ere; hau honela definitzen da: “partehartze sozialaren kide anitzeko organoa da, laguntza emateko, informazioa eskaintzeko, eztabaida, ikerketa eta proposamenak sustatzeko sortua, Gerra Zibilean edota Diktaduran pertsekuzioa edota bortizkeria sufritu zutenen aldekoa”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...