Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJk San Andreseko eraikinen egoera larriari irtenbidea emateko eskatu dio udal gobernuari
EAJ-PNVko udal taldeak mozioa erregistratu du udaletxean, udalbatzak akordioa sinatu eta udal gobernuak San Andres pasealekuko eraikinei buruz 2014ko martxoaren 28an hartutako konpromisua bete dezan. Jeltzaleek udal gobernuari eskatu diote hartutako erabakia betetzeko eta modu subsidiarioan eraikinen utziarazte eta eraisketa agintzeko eta burutzekoEva Juezek azaldu duenez, udal gobernuak 2010eko urriaren 22an San Andres pasealekuko 4 eraikinari hondamendi egoera aitortu zion, eta 2011ko martxoaren 24an bertako bizilagunen komunitateari eraikina eraisteko baimena eman zien. “Eraikinen eraisketa hainbatetan atzeratu da, 5 zenbakiko eraikinari hondamendi egoera 2012ko martxoaren 2an aitortu zitzaiolako eta ondoren, 2013ko apirilaren 5 arte ez zitzaion eraiste baimena eman” adierazi du Juezek. “Ordutik hona zenbait urte pasa dira, jarraitu du bozeramaile jeltzaleak, eta eraikinen egoera okerrera doa eta hainbat gertakari eta jausi ere izan dira, segurtasun publikoan eragina dutenak”. Horri jeltzaleek gehitu diote lau etxebizitzetan oraindik jendea bizi dela, gero eta baldintza okerragotan.
Eva Juezek adierazi du, Hirigintza Batzordeko akordioak jaso modura, Lurzoruari eta Hirigintzari dagokion legeak ezartzen duela eraikinen egoerak segurtasun publikoa eta pertsonen segurtasuna arriskuan jartzen duenean, udalak berehalako eta beharrezko neurriak hartuko dituela kalteei aurre egin eta horiek ekiditeko, hala nola eraikinak utziarazi, eskoratu edota eraitsi ditzake lurzoruen egoerak eragindako arriskuei aurre egin eta horiek gutxitzeko. San Andres pasealekuko eraikinen kasuan eraisketa arautua eta onartua dago, baina udal gobernuak ez du erabakitakoa bete. “Halaber, jarraitu du bozeramaileak, alkateak 2014ko martxoaren 28ko Hirigintza Batzordean akordioa sinatu zuen prozedurak aurrera egin zezan, baina akordio hori ere ez da bete” gaineratu du.
Horregatik, EAJ-PNVko udal taldeak mozio berria erregistratu du udaletxean udalbatzak akordio berria sina dezan eta udal gobernuak arazoari behin betiko irtenbidea eman diezaion. “Duela 6 hilabete eman zion udalak eraikinak husteari ekin eta eraisketarekin hasteko azken hilabeteko epea eraikinen jabeen komunitateari; aipatu eskakizuna bete ezean, udalak modu subsidiarioan eta jabeen kargura ekingo zion eraikinen utziarazte eta eraisketa agintzeari eta burutzeari, baina udal gobernuak ez du ezer egin” azaldu du Juezek. “Horregatik, behin eta berriz eskatu dugu de los Toyosek hartu dituen konpromiso eta sinatutako akordioak betetzeko” gaineratu du. “Ezin dugu onartu gai hau gehiago luzatzea, eraisketa ez egin izanagatik hondamendiren bat gertatzen bada, zer esango diegu kaltetuei?” galdegin du bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31