Alderdi Eguna 2023

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/07

Anoetako EAJk atez atekoaren inguruko inkesta berria “burla” bat dela esan du

“Udalak gogoratu nahi digu inposaketarekin jarraitzen duela” esan du Kepa de la Iglesiak.
Anoetako EAJk atez atekoaren inguruko inkesta berria “burla” bat dela esan du

Anoetako EAJk udal taldeak “burla eta zentzugabekeria” dela esan du, udal tekniko batek herriko familiak bisitatuz, habian jarri den atez atekoaren inguruko inkesta berria.

Kepa de la Iglesia, bozeramaile eta hautagai jeltzaleak bere harridura agertu du ekimen honen aurrean eta honokoa adierazi du: “ ez da inongo batzorde edo plenoan aztertu. Nonbait alkatearen ´nik agintzen dudalako´ berri baten aurrean gaude, aurre eztabaidarik gabe eta horren kostua nork ordainduko duen argitu gabe. Badirudi udalak gogoratu nahi digula inposaketarekin jarraitzen duela”.

Ildo horretan gogoratu du mankomunitateak sistema hobetzeko helburuarekin, urtearen hasieran inkesta bat egin zuela. “Denok dakigu anoetarrok eman genuen erantzuna. Banatu ziren 795 inkestetatik, 750 etxebizitzetan eta 45 negozio eta dendetan, erantzun zutenak 74 izan ziren. Hau da, bizilagunen %9ak bakarrik eman zuen iritzia, %91 handi batek ez erantzutea erabaki zuen bitartean. Akaso udal gobernuak ez du inolako ondoriorik atera?” galdetu du.

“Orain alkatea berriro gaiarekin dator non eta emaitza eskas horien aurrean gogoeta serio bat egin behar zuenean eta gogoan eduki 455 anoetarrek bere sinaduraren bidez, ezetza eman ziotenean atez atekoari” gehitu du de la Iglesiak.

Halaber, eta udal zerbitzuko ibilgailua, lurrean uzten diren zabor poltsak biltzen dabilela eta , “herritarrek duten aurkako jarreraren adibide garbia”, Kepa de la Iglesiak dio “bilketa lanak mankomunitateko zerbitzuei dagokio eta ez udal langileei. Hori egiteagatik pasa bai gara urte beteko epean 140.000€ ordaintzetik, 170.000€ ordaintzera” salatu du.

Azkenik alkateari luzatu zaio segidakoarekin: “atez atekoarekin duen tema alde batera utzi eta akordioa bilatzera anoetarren gehiengoaren borondatearen bidetik. Horretan bere ondoan izango gaitu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...