Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/05

BILDUk Andoaingo kaleen garbiketa ez duela bermatzen salatatu du EAJ-PNVk

Gobernu taldearen utzikeria salatu nahi da: ez dira pintada ezberdinak ezabatzen, ez da udal-patrimonioa zaintzen, ez eta hiri-altzariak konpontzen.
BILDUk Andoaingo kaleen garbiketa ez duela bermatzen salatatu du EAJ-PNVk

Andoaingo EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaiak, Mari Jose Izagirrek, Andoaingo herriak eta kaleek bizi duten “garbiketa falta eta degradazioa” salatu du, Bilduren Gobernu taldeak adierazten duen “interes eza eta utzikeriagatik”. Informatu du Andoaingo kaleek hilabeteak daramatzatela Udalak erretiratzen ez dituen pintada eta pankartez josita, eta honek bizilagunen kexa ugari sortzen dituela, Gobernu taldeak konpontzen eta erantzuten ez dituen kexak. Baina protestak ez dira hemen amaitzen, kaleetako hiri-altzariak eta mobiliarioa “ez baita konpontzen eta berritzen”.

“Legealdiaren azken txanpan egon arren, Bilduk ez ditu bere gain hartu nahi gobernu ardurak, eta ez da garbiketa zerbitzu eraginkor bat bermatzen ari” kritikatu du ordezkari jeltzaleak.

Izagirrek informatu du EAJ-PNVk denbora daramala herriko kale garbiketari dagokionez “kontrol gehiago” eskatzen, hormetatik pintadak ezabatzeko eskatuz eta herriko kalek daukaten utzikeria itxura hori konpontzeko eskatuz. “Ezin dugu normaltzat hartu eta ezin gara ohitu edozein fatxadetan pintadak ikustera, txikitutako zaborrontziak ikustera, edo zikinkeriaz jositako kale edo espazio publikoetan bizitzera; ezinbestekoa da Udaletxeak arazoa konpontzeko ahalegina egitea” adierazi du hautagaiak.

Gobernu taldeari eskatu dio entzun ditzala bizilagunen kexak eta iritziak, eta ez dezala arazoa ekidin, Pedro Unanue (Bildu) zinegotziak bere adierazpenetan egiten duen moduan, honek dio “ez daukala ez denborarik ez eta baliabiderik”. Izagirreren ustez justifikaezinak dira hitz horiek, horretan diharduten langileen kopurua azken urteetan berdina baita eta orain arte beharrak egoki konpontzen baitziren.

Hori gutxi balitz, Gobernu taldeak eskuartean duen proposamenaz eta honen ondorioez aritu da ordezkari jeltzalea. Azpikontrataturiko enpresak (FCC) burutzen dituen lanak bere gain hartu nahi ditu Bilduk, aurrezpen ekonomiko irreal eta fikziozko batetan sostengatuz. “Garbiketa zerbitzuaren kalitatea eta maiztasuna murriztu nahi dute, beraien interesetara egokituz, azpikontratak eskaintzen duen zerbitzuarekin alderatuz murrizketak gauzatuz” salatzen du Izagirrek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...