Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errenteriako EAJk lan bilera egin du Andoni Ortuzarrekin
Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar Errenterira gerturatu zen atzo Errenteria Prest ekimenaren baitan bertako zinegotzi, batzarkide eta alderdikideekin egungo testuinguru politikoa aztertze asmoz. Topaketan izan ziren, bestek beste, Maite Peña bozeramaile eta alkategaia eta udal batzarreko presidenta den Nieves Jauregi.
Lan bilerak helburu zuen EBBko presidentearekin batera Errenteriako egoera soziopolitikoa aztertu eta partekatzea, ekonomiaren sustapena eta herritarren ongizatea hobetzea ardatz dituen Errenterirako proiektu integralaren lanketan aurrera pausoak emateko.
Andoni Ortuzarrek bertaratutakoekin ondorengo gaiak partekatu eta jorratu zituen: estatus politiko berria, bakea eta bizikidetza, krisitik nola irten eta enplegua nola sustatu, egungo krisi politikoa edota erabakitze eskubidea, Eskozia eta Kataluniako kasuak hizpide. Amaitzeko, presidenteak adierazi zuen oso garrantzitsua dela herritarrei entzun eta erantzutea, beraiekin lan egitea eta herritarren artean partaidetza sustatzea.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


