Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ordiziako EAJk auzoetara zabalduko du “Ordizia elkarrekin” ekimena
“Ordiziarrei benetan axola zaien arazoak entzun eta partekatu nahi ditugu” dio Jose Miguel Santamariak
Ordiziako EAJk herriko auzo ezberdinetara zabalduko du “Ordizia Elkarrekin” ekimena zuzen zuzenean, kalean bertan, ordiziarrei benetan axola zaien arazoak entzun eta partekatzeko.
EAJren udal taldeko bozeramaile eta alkatetzarako hautagai den Jose Miguel Santamariak honakoaren berri eman du: “datozen hiru hilabete hauetan, urritik abendura,osatu dudan lan taldea auzo guztietan izango da bertako bizi lagunen eta auzokideen egunerokotasuna partekatzeko eta egiaztatzeko”.
“Gure lehentasuna pertsonak dira eta, horregatik, pertsonen partaidetzan sinesten dugu, hori delako bide egokiena udal proiektuak eremu guztietan definitzeko, nola hirigintzan hala gizarte arloan. Eta azpimarratu du: “ezin da erabakirik hartu edota gobernu programa bat osatu herritarren iritzia kontuan izan gabe eta, are gutxiago, haien borondatearen aurka”. Horrela adierazi du osatu duen lan taldeak jarduketarako lau ardatz aurreikusten dituela, bakoitza bere arduradunarekin. Lehen ardatza, Hirigintza, Mugikortasuna eta Ingurumenarena da eta Jose Ignacio Iturrioz izango da buru. Bigarren ardatza, Sustapen Ekonomikoarena, Bittor Bolinaga izango da arduraduna. Hezkuntza, euskera, kultura, aisialdia eta kiroletaz, Miren Iturrioz arduratuko da eta laugarren ardatza, berdintasuna, gazteria eta gizarte zerbitzuetaz Judith Otegi arituko da.
Guzti hau udal eta bailara mailan arduradun tekniko eta Ordiziako ekonomia, hezkuntza eta gizarte eragilekin izandako bileren jarraipena da.
Santamariak esan du auzo bakoitzera joan eta bertan egingo diren topaketaz aurrez adieraziko dutela, horrela ahalik eta auzokide gehienekin bere errealitateaz eta Ordiziaz duten ikuspegiaz partekatzeko.
Halaber, bozeramaile jeltzaleak eskertu egin du ekimen hau ekainean aurkeztuz geroztik ordiziarrek egiten jarraitzen dituzten iradokizunengatik. “Honi ezker hainbat harreman eta bilera izan ditugu ekonomi arloko, hezkuntza munduko eta gizarte erakundeetako eragileekin, behin eta berriro azpimarratuz udal politikagintza kale mailan gauzatzearen beharraz”.
“Interrelazio honen ondorioz, jarraitu du, hiru topaketa-eztabaida antolatu ahal izan ditugu bizilagunen beraiek aurkeztutako hainbat gaien inguruan. Laster izango dugu Pako Garmendia soziologoa zertaz bizi gaur eta hemen? gogoetarekin, zenbait sektore produktibo helduak direnean eta ikerkuntzan eta berrikuntzan oinarritutako proiektu berriak gorpuzten ari direnean. Bigarren topaketan drogen arazoa izango dugu eztabaidagai, ´Proyecto Hombre´ erakundearen arduradun baten eskutik eta hirugarrena, heziketa munduari, baloreei eta hauen mugei loturikoa, Iñaki Guerrero psikologoarekin.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


