Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Soraluzeko EAJk kaleen mantenuan ematen hari den “utzikeria eta arduragabekeria” salatu du
“Laster urte bat izango da Zaharren egoitzako lur jausia gertatu zenetik eta oraindik ere ez da erretiratu” adierazi du, Iker Aldazabalek
Herriko kaleek pairatzen duten mantenu ezaren aurrean, berriz ere, Soraluzeko EAJ-PNV udal taldetik “Bilduren udal gobernuaren utzikeria eta arduragabekeria salatzen dute”. Eta behingoz, galdatu diote, hartu beharreko neurriak hartu ditzala egoera honi aurre egiteko.
Bozeramaile Jeltzalea den, Iker Aldazabalek jakinarazi du, urte hasieran Zaharren Egoitzako aldapan zegoen lur jausiaren berri eman zutela, lur jausia 2013ko azaroan gertatu zen. “Urte betera goaz eta oraindik ez dute lur jausia erretiratu, ez dakigu noiz bidaliko duten udal brigada lan hau burutzera”.
“Bestalde, gaineratu du, egiaztatu dugu Soraluzeko bizilagunen artean dagoen kezka eta haserrea, Atxuriko iturriak duen itxura negargarriarengatik” edota Ezoziko parkeak duen mantenu ezagatik, Futbol zelaiko inguruek eta bertako iturriak jasaten duen egoeragatik, Gabolatz goiko kaleko gune berdeen eta bidegorri sarrerako bankuen egoeragatik ere. Eta ez dugu ahaztu behar, urtero bezala, udalak ez duela ezertxo ere egiten herriko gune desberdinetan dauden armiarma – sareei aurre egiteko”.
Azkenik gogorarazi du udal brigadak, ekin ziola fatxada eta paretetako pintadak kentzeari “ badirudi momentuko neurria izan zela, kontutan edukita jardun hori bertan behera gelditu dela. Tamalez, berriz ere,agertzen hari dira pintada eta grafitiak herrian” Ondorioz, berriz ere, udal gobernuari eskatu dio neurriak hartu ditzala herriko estetika mantendu eta zaintze aldera”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


