Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Plaiaundiko instalazioen lekualdatze posiblea oztopa ez dezan eskatu dio Iridoyk Santanori
Instalazioak lekuz aldatzeko aztertzen ari diren aukeren artean Arbes dagoela adierazi dute jeltzaleek, eta urria erdialdean izango den Txingudi eremuari buruzko batzorde politikoko ondorioak ezagutu arte itxoitea eskatu dute.
Plaiaundiko kirol instalazioak lekuz aldatzeko aztertzen ari diren alternatiba desberdinei buruzko ondorioak ezagutu arte, Arbesko aparkalekua eraikitzeko proiektuan aurrera ez egitea eskatu dio Xabier Iridoy Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak Jose Antonio Santano alkateari. Rugby zelaia eta atletismo pista eremuz aldatzeko hasiera batean aurreikusi ziren zazpi alternatibetatik, Irungo Udalak Arbes, Olaberria eta Zubietako aukeren azterketa zehatzagoa eta sakonagoa egitea eskatu zuen, abantaila gehien biltzen zituzten aukerak zirelako. Azterketa horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak alternatiba horien balorazioa aurkeztu du, non Arbes baztertu behar ez den aukera dela ondorioztatzen den.
Aukera hori kontuan izanik, auzo horretarako aurreikusia dagoen aparkalekuaren eraikuntza ez hastea eskatu dio Iridoyk udal gobernuari, Arbeseko aukerarekin aurrera jarraitzen dugun ala baztertuta geratzen den ezagutu arte behinik behin. «Azkenean, eremu horren aldeko apustua egiten bada, ez dugu bertan aurreikusita dagoen aparkalekua instalazioak lekuz aldatzeko oztopo izaterik nahi, horregatik, Arbes instalazioen kokaleku berria izango den ala ez erabaki arte itxoitea eskatzen diogu Santanori» adierazi du Iridoyk.
Maiatzako Osoko Bilkurara eraman zen kreditu aldaketan, Arbesen ehun bat kotxerentzat behin behineko lurrazaleko aparkalekua eraikitzeko aurrekontu-partida onartu zela gogora ekarri du bozeramaile jeltzaleak, Eusko Jaurlaritzak kokaleku horren inguruan egindako balorazioa oraindik ezagutzen ez genuenean.
Arbes auzoan, azken urteetan asko hazi den auzoan, dagoen aparkaleku arazoaz jakitun da zinegotzi abertzalea. «Hori dela eta, aparkalekuaren eraikuntza kirol instalazioekin bateragarri izan daitekeen aukera aztertzea proposatzen dugu» esan du.
Azkenik, Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzeari irtenbidea emateko premia azpimarratu du EAJ-PNVko bozeramaileak, eta horren harira, ahalik eta denbora eperik laburrenean eta baldintzarik hoberenetan instalazioak tokiz aldatzea ahalbidetuko duen alternatibaren aldeko apustua berretsi du.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


