Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/30

Anoetako EAJk aho batez onartu du Kepa de la Iglesia alkatetzarako hautagai izatek

Anoetako EAJren presidenteak bere “lanerako gaitasuna eta dedikazioa, udal-gaien ezagutza sakona eta anoetarrenganako duen hurbiltasuna” azpimarratu ditu.
Anoetako EAJk aho batez onartu du Kepa de la Iglesia alkatetzarako hautagai izatek

Anoetako EAJk prentsaurrekoan aurkeztu du Kepa de la Iglesia, 2015ean egingo diren udal hauteskundeetako alkatetzarako hautagai moduan “alderdikideek aho batez onartu dutena eta anoetarrei , beraien konfiantza lortzeko, aurkeztuko dien taldearen buru izango dena” .

Rafael Uribarrenek, Anoetako EAJren UBBren presidenteak, eskertu egin dio Kepa de la Iglesiari egoera berri honetarako erakutsi duen prestutasuna eta jarrera ona, eta azpimarratu du legealdi honetan zinegotzi moduan Anoetaren eta anoetarren alde oposiziotik egiten ari den lana. Horrez gain, bere lana eta ekarpenak azpimarratu ditu, eta “zuzentasuna, seriotasuna eta akordioak lortzeko beti zabalik izan duen eskua, batzuetan desadostasunaren eta kritikaren bidetik, baina beti ere, bere oinarri eta irizpideei eta hartutako konpromisoei leial izanik. Oraingoak bezalako uneetan, jarduera politikoa hain gutxietsia dagoenean, duen giza-kapitala, pertsona moduan eta lan arloan izan duen ibilbidean ondo frogatua dena esaten du. Eguneroko lan orduak amaitu eta gero udalgintzan aritzea da bere bermerik onena”.

Horrela, adierazi du “ezagutzen dutenek ondo baino hobeto dakite Kepa pertsona dialogozalea eta irekia dela, anoetarrengandik hurbil dagoena, kudeaketarako gaitasun handia duena, udal gaiak ondo ezagutzen dituena eta administrazioaren funtzionamendua ere bai ondo frogatuta dagoen bezala batzordeetan eta plenoetan aurkeztu eta defendatu dituen ekarpen eta proposamenekin. Jarrera sektarioetatik urrun egongo den emakume eta gizon talde baten buru izango da, eta une hauetan ezker abertzalearen esku dagoen gobernuaren benetako alternatiba izango da. Kepa de la Iglesia prest dago Anoetak behar duen alkate izateko” azpimarratu du Uribarrenek.

Kepa de la Iglesiak, bere aldetik, publikoki eskertu du alderdiak eman dion babesa, eta zerrendaburu izateko Anoetako alderdikide jeltzaleek beregan jarri duten konfiantza. “Ilusioz, gogo-gogoz eta erantzukizunez hartzen dudan erronka da, eta bizitzen ari garen garai larrien jakinean izanik. Pertsonak, haien duintasuna eta ongizatea dira, eta izango dira, gure proiektuaren ardatz nagusi eta erdi-erdikoa. Anoetarren benetako arazoei erantzutea lehenetsiko duen proiektua, herriko etorkizunean gehiago pentsatuko duen gizon eta emakume talde batek kudeatutakoa . Nahi duguna da udala, batik bat, udal kudeaketaren motorra izan dadila, eta ez eduki politikozko mozio etengabeen eztabaidarako foro hutsa. Azken urte hauen ondoren uste dugu Anoetak aldaketa bat behar duela”.

Alde horretatik honokoa azpimarratu du: “Anoetak gobernu onean oinarritutako politika publikoak behar ditu, sinesgarriak eta herritarrengandik hurbil daudenak, planifikazio zehatz eta zorrotz batekin eginak, krisiari modu partekatuan aurre egiteko, eta anoetarren ongizate maila eta etorkizuna bermatzeko. Gure herriak ikuspegi politiko integratzailea behar du, sektarismoetatik urruti, eta elkarrizketan eta adostasunean oinarritutako kultura politikoa”. Eta gehitu du: “zerbait ikasi badut nire bizitza profesionalean, irakasle gisa, da , aurrean duzunari entzun egin behar diozula gauzak konpontzeko eta adostasunak lortzeko eta hori da herrigintzan ere egin dudan eta jarraituko dudana egiten: anoetarrei entzun”.

Amaitzeko, aurreratu du: “oinarri horiekin oraintxe bertatik lantalde bat osatzen ari naiz, Anoetak dituen behar eta erronkak aztertzeko, eta aterako diren ondorioak, alderdiak martxan duen Anoeta Prest ekimenaren barruan, herri gizarteko eragile eta sektoreekin kontrastatuko ditugu haien ekarpenak ere jasotzeko.”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...