Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Egibar: “Ezinbestekoa da EAJ eta SORTU ados jartzea erabakitzeko eskubidea eta bere garapenaren inguruan”
Radio Euskadin eginiko elkarrizketan Joseba Egibarrek azaldu du euskal nazioaren erabakitzeko eskubideak bere lekua daukala egungo legerian eta “borondate politikoa” besterik ez dela falta hori gauzatzeko.
Alderdi konstituzionalisten ezezkoaren aurrean, ziurtatu du “erabakitzeko eskubidea aurrera eramateko abertzaleen batasuna behar beharrezkoa dela”. “Indarkeriaz betetako 35 urteren ondoren, erabakitzeko eskubidearen ariketa gauzatu ahal izateko ezinbestekoa da abertzaleok ados jarri eta alderdi konstituzionalistak geure posizioetara hurbiltzea”, adierazi du. Ezker abertzaleari ohartarazi dio “ez duela ezer ere lortuko” EAJ bide honetatik baztertzen saiatzen bada. “Bai beraiek eta bai guk, erabakitzeko eskubidea politika baldintzatzeko erabiltzen badugu ez dugu ezer ere lortuko eta ezingo dugu aurrera egin”, argudiatu du.
“Aurrerapausoak eman daitezke eta emango dira. Gauza bakoitza bere momentuan egin behar da, prisarik gabe”, esan du ezker abertzaleak azken asteotan erakutsi duen presa gogora ekarriaz. Ildo honetan, nabarmendu du euskal gizarteak 35 urte itxaron behar izan dituela ezker abertzaleak bide baketsu eta demokratikoen alde egiteko.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


