Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Gipuzkoan errotutako Kutxa nahi du eta Bilduren eredu bolibariarratik urrun dagoena
Behin Kutxako Administrazio Kontseiluaren bilera amaituta, Administrazio Kontseiluaren idazkari Iñigo Barandiaranek salatu du, ezker abertzaleak proposamena epez kanpo egin zuela eta helburu bakarra zuela: bere kontrolpean ez dagoena suntsitzea”.
Administrazio Kontseiluaren idazkari Iñigo Barandiaranek esan du: “Ezker abertzalearen proposamenari ezetz esan diogu, legez kanpokoa delako, bete ezina delako eta errealitatetik oso urrun dagoelako”.
Horren harira, Barandiaranek ezker abertzaleari gogorarazi dio, proposamena epez kanpo egin zuela; hain zuzen ere, epea amaitu eta bederatzi egun beranduago. Hortaz, Kutxako Administrazio Kontseiluaren idazkariak segidakoa salatu du: “Ezker abertzaleak ez du gai honen gaineko aurreikuspen egokia egin”.
Era berean, Iñigo Barandiaranek ezker abertzalearen salaketei erantzun die – gogoan izan, ezker abertzaleak EAJ-PNVri behin eta berriro leporatu diola, politika- eta gizarte-eragileen iritzia ez duela kontuan hartu –: “Ezker abertzaleak jakin badaki maiatzean lan-taldea osatu genuela alderdi politikoen eta sindikatuen ordezkariok, baina aitzitik, ezker abertzaleak ez zuen lan-talde horretan parte hartu nahi izan. Eta, lan-talde horretan bertan, estatutu berriak onartu genituen, hain zuzen ere, legea betetzen duten estatutuak eta, betiere, eragile guztien artean adostuta. Gainera, estatutu horiek Kutxa banku-fundazio batean bihurtzeko bidezko konpromisoa hartzen dute”.
Azkenik, Barandiaranek honakoa esan du: “Martin Garitano diputatu nagusiaren proposamenak ezker abertzalearen helburu bakarra du: bere kontrolpean ez dagoena suntsitzea. Baina aitzitik, ezker abertzaleak ez du bere helburua lortu. Eta, aldiz, guk oso argi dugu Kutxarentzat nahi duguna: Kutxa modernoa nahi dugu, hain zuzen ere, Batzar Nagusien kontrolpean dagoena, Gipuzkoan errotuta dagoena, eta Bilduren eredu bolibariarratik urrun dagoena”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


