Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Egibar: "Lehendakariaren hitzaldia errealista eta konpromisoz betea izan da”
Euzko Alderdi Jeltzalearen Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, nabarmendu du Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur Politika Orokorrari buruzko Bilkuran egindako hitzaldia “errealista eta konpromisoz betea” izan dela. “Mezu argi eta zuzena bidali dio gizarteari, errealitatea ezkutatu gabe eta bere konpromisoa berretsiz krisitik irtetzeko lanean jarraitzeko, bakea eta elkarbizitza indartzeko eta Euskadirentzako estatus politiko berria lortzeko”, baieztatu du.Adierazi duenez, Lehendakariaren mezua “errealista” izan da. Izan ere, errealitatea ezkutatzetik urrun, garapen ekonomiko jasangarria lortzeko dituen helburuak azaldu ditu. Urkulluk bezala, Egibarrek ere azpimarratu du Gizarte Babeserako euskal sistemaren inguruan gogoeta egin beharra. Zentzu horretan, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzaren helburua dela “etorkizuna babestea ahalbidetuko duten erabakiak hartzea”.
Bakea eta elkarbizitzaren erronkari dagokionez, Egibarrek tamaldu du alderdi politikoek ez dutela baliatzen Bake eta Elkarbizitza Ponentzia, prozesu horren eragile izateko Eusko Legebiltzarrean osatutakoa. Zentzu horretan, azpimarratu du “ezker abertzaleak beldurra diola iraganaren berrikusketa egitera, eta bitartean, alderdi konstituziozaleak eszeptiko daude Ponentziari dagokionez, ez direlako iristen moldatzera edo bistaratzera zein izango litzatekeen ETA desagertutakoan izango luketen proiektu politikoa”. Adierazi duenez, “iraganak eta etorkizunak helduta, blokeatu egiten da oraina”, baina, egoera konplexua bada ere, baieztatu du “oposizioarekin edo gabe, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko duela bakea eta elkarbizitza lortzeko”.
Lehendakariak egin bezala, Egibarrek ere gainontzeko alderdiei eskatu die erakundearteko akordioetara iritsi daitezela, aurreko legealdian aurrekontuak onartzeko lortu bezala. “Ekonomiaren datu positibo txikiak eta ekonomiaren berreskuratze ahula handiagoak izango dira, akordio politikoekin batera baldin badatoz”, bukatu du.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


