Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/25

Bergarako EAJk udal bozeramaile jeltzaleraren aurkako difamazio kanpaina salatu du

Jeltzaleek baieztatu dute beren bozeramaile den, Aintzane Oiarbideren irudia erabilita egin diren kartelak kritikatik haratagokoak direla. EAJk udal gobernuari eskatu dio horrelako ekintzen aurrean anbiguotasunik gabeko jarrera hartzeko.
Bergarako EAJk udal bozeramaile jeltzaleraren aurkako difamazio kanpaina salatu du

Bergarako EAJ-PNVko udal batzarrak bozeramaile jeltzalearen irudia erabiliz herrian barrena agertu diren kartelak gaitzetsi ditu, baita kartelen edukia ere, Diario Fatxo izenpean jeltzalearen ahotan gezurrak besterik esaten ez dituela jarri baitute. Kartel horiek, begira-puntuan pertsona bakar bat jartzen dute, iragan hurbilean ezker abertzaleak egin ohi izan duen moduan. “Baina kasu honetan kritika politikotik haratago doa, pertsona baten irudia manipulatu eta iraintzea helburu dutelako” adierazi dute jeltzaleek. Egoera berriz ere errepikatzen da, izan ere, ez da lehen aldia udal bozeramaile jeltzalea kartel eta pankarta bitartez iraindu dutena. Ezker abertzaleari argudio serioetan oinarritutako politika egiteko eskatzeko unea heldu da, pertsonak iraintzea baliabide erraz modura erabiltzea albo batera utzita. Eta ezker abertzaleari normalizazio politikoaren eta elkarbizitza baketsuaren alde zein ekarpen egin duten galdetzeko unea ere bada.

“Azken San Martin festetan ezker abertzaleak kezka giroa sortu du herrian” baieztatu du EAJ-PNVko udal batzarrak, “eta pena bat da Bergarako festak aldarrikapen eta salaketa politikoak egiteko aukera bilakatu izana, jai giroan eta bakean kultura tradizio honetaz gozatzeko egunak izan beharko lukete eta”. Herritar askok kezkaz hartu dute gertatutakoa, izan ere egunetik egunera ikusten dute giroa okertuz doala ekintza politiko horien eraginez.

Bergarako EAJ-PNVk nahikoa dela esan dio ezker abertzaleari, eta eskatu dio ETAK armak utzi ditueneko garai berrietara egokitzeko.

Beti izango gaituzte hitz egiteko eta Bergara eraikitzeko lan egiteko prest, baieztatu du Udal Batzarrak, baina ez inoiz inposaketaren, errespetu faltaren eta irainaren bidetik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...