Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/25

EAJ-PNVk aurtengo San Migueletako Sardin-janean Orereta Ikastola omenduko du txokolatada eta puzgarriak eskainiz

Jeltzaleek puzgarriak eta txokolatada eskainiko dituzte haurrentzat Orereta Ikastolaren 50. urteurrena omentzeko. Festa Koldo Mitxelena plazan, Batzoki parean ospatuko da hilaren 26an.
EAJ-PNVk aurtengo San Migueletako Sardin-janean Orereta Ikastola omenduko du txokolatada eta puzgarriak eskainiz

Beste behin ere, Errenteriako EAJ-PNVk sardin jana ospatuko du San Miguel bezperan, sagardo eta marmitakoa ere eskainiko dute eta ospakizunera gertura daitezen gonbidatu dituzte errenteriar guztiak. 

Txikienek ere ondo pasatzeko aukera izango dute Koldo Mitxelena plazan ezarriko diren puzgarrietan, halaber, Batzokian banatuko den txokolatadaz ere gozatu ahal izango dute. 

Jeltzaleek aurtengo festa Orereta Ikastolaren omenez izango dela azpimarratu dute. Gogorarazi dute EAJ-PNVk ikastola omendu zuela eta sortzailea, guraso, ikasle, irakasle, zuzendari eta andereño guztiei eskerrak eman dizkiete Errenteria euskalduntzeko egin duten lanagatik. Baita gazte eta haurrei euskaraz ikasteko eta hezteko aukera eskaini eta hezkuntza sendoa eraikitzeagatik. Horren harira, LOMCE legeari eta euskal hezkuntza sisteman izango duen eraginari buruzko hitzaldi-elkarrizketa antolatu zen, orain gaztetxoenak omentzeko unea da. 

Festa Koldo Mitxelena plazan ospatuko da hilaren 26an, haurren ekimenak arratsaldeko 17,00tan hasiko dira, sagardo, marmitako eta sardin jana berriz, 19,30tan batzoki pareko plazan. 

EAJ-PNVk errenteriar guztiak festa gastronomiko eta haurren festan parte hartzera animatu  dituzte.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...