Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/24

EAJk salatu du Bilduk ez dituela berdintasun eta proportzionaltasun irizpideak bete erakunde-iragarkiak egiterakoan

Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak nahiago duela ideologia-irizpideak lehenetsi, nahiz eta irizpide horiekin Bilduk herritar gehienak baztertzen dituen, hain zuzen ere, Bilduren ideologia bera ez duten herritarrak.
EAJk salatu du Bilduk ez dituela berdintasun eta proportzionaltasun irizpideak bete erakunde-iragarkiak egiterakoan

Martin Garitano diputatu nagusiak Gipuzkoako Batzar Nagusietako Araudiko, Erakundeetako eta Gobernuko batzordean parte hartu du gaur goizean. Bertan, EAJk eskatuta, Garitanok honakoa azaldu behar izan du: Zein irizpide jarraitu ditu Foru Aldundiak komunikabideetan iragarkiak egiteko. Gogoratu behar da, EAJren batzarkide-taldeak behin baino gehiagotan salatu duela Bilduk Gipuzkoako hainbat komunikabide baztertzen dituela eta, bakarrik, ezker abertzalearen iritzi bereko komunikabideetan egiten dituela iragarkiak.

Behin Martin Garitano diputatu nagusiaren azalpenak entzunda – Garitanok Diputatu Nagusiaren kabineteko komunikazio arduradun Xabier Lekuonaren esku utzi ditu azalpenak –, batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak segidakoa azaldu du: “Bilduk ez du borondaterik izan berdintasun eta proportzionaltasun irizpideak betetzeko erakunde-iragarkiak egiterakoan”. Horren harira, Ezeizabarrenak gogorarazi du Bilduk ez dituela errespetatu erakunde-iragarkien gaineko 2/1994 Foru Arauaren irizpideak: berdintasuna, gipuzkoarren informazioaren sustapena, proportzionaltasuna eta eraginkortasuna.

Era berean, batzarkide jeltzaleak salatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak aurreiritziak dituela eta, ondorioz, bakarrik bere iritzi bereko komunikabideetan egiten dituela iragarkiak. Hortaz, agerian gelditu da Bilduren eredua honakoa dela: bere boto emaileei zuzentzea eta, beraz, gipuzkoar gehienak baztertzea, hain zuzen ere, Foru Aldundiak iragarkiak egiten dituen egunkariak irakurtzen ez dituzten gipuzkoarrak. Hau da, Foru Aldundiak nahiago du ideologia-irizpideak lehenetsi, hain zuzen ere, gipuzkoar gehienak baztertzen dituen ideologia-irizpideak”.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Gainerako batzarkide-taldeak eta herritarrak ez nahasteko azalpen teknikoekin. Izan ere, ez dituzte argitzen Bilduren arrazoiak eta irizpideak, hain zuzen ere, diru publikoarekin soilik komunikabide jakin batzuetan iragarkiak egiteko arrazoiak eta irizpideak”. Hortaz, Ezeizabarrenaren ustez, Foru Aldundiak emandako datuak oso harrigarriak dira eta, gainera, erakusten dute Bilduk ez duela betetzen Foru Aldundiaren iragarkien gaineko 2/1994 Foru Araua.

Azkenik, hona hemen EAJren batzarkidearen hitzak: “Berriro ere, agerian gelditu da Bilduk erakundeak alderdikeriaz erabili dituela”. Hori dela eta, Foru Aldundiari segidakoa eskatu dio: “Baldin eta Bilduk uste badu Foru Araua zaharkitua dagoela, aldatzeko prozesua has dezan; baina, bitartean, baldintzak betetzeko eta gipuzkoar gehienak baztertzeari uzteko. Izan ere, gipuzkoar gehienek ez dute Foru Aldundiaren kanpainen berri eta kanpaina horiek interes orokorrekoak dira”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...