Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/24

Talde Jeltzaleak positibotzat jo du Abortuaren Legea atzera botatzea

Alderdi Popularrak gizarteari bizkar emanda lan egiten duela agerian geratu dela adierazi dute.
Talde Jeltzaleak positibotzat jo du Abortuaren Legea atzera botatzea

Joseba Agirretxearen ustez, erreforma horrek “PPk bere alderdiko muturreko sektoreak kontuan hartuz lan egitean duela uzten du agerian”, baina, aldi berean, argi erakusten du jokaera hori “hauteskunde kalkuluen ondorio izan dela eta ez hausnarketa sakonaren ondorio”.

Bere ustez, gainera, Lege hori “ez zuen inoiz jaio behar, indarrean dagoen Legeak behar adinako adostasuna duelako” eta jokabide horrek “barregarri utzi dituela” esan du, “Justizia ministroaren entzutea belztu du”.

Diputatu jeltzaleak adierazi duenez, “prozesu horretan guztian bakartasuna izan du lagun PPk: erreforma aurkeztu zutenetik atzera bota duten arte”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...