Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aldazabalek Soraluzeko kiroldegia ia 40 egunez itxita edukitzea “onartezina” dela dio
Soraluzeko EAJren udal taldeak bere kezka azaldu du, udaleko kontuek pairatzen duten defizita dela medio. Defizita, 2009an Ezker Abertzaleak eta EAk harturiko erabakitik eratortzen da.Kiroldegiko kudeaketa, udalak beregain hartzearengatik, hain zuzen ere. Bestalde gaineratzen dute “gastuen igoera ez da zerbitzuaren hobekuntzan islatzen, guztiz alderantziz, izan ere kirol instalazioak itxita egon dira uztaileko azken astean eta abuztu guztian
Honen harira, bozeramaile jeltzalea den Iker Aldazabalek adierazi du “onartezina dela Soraluzetar guztiok ordaintzen dugun zerbitzu bat ,hainbeste denboraz itxita mantentzea eta bereziki uda sasoian, herritarrek denbora libre gehien duten garaian. Murrizketa hauei, gehitu behar zaie, larunbat arratsaldeetan ere, itxita daudela instalazioak. Astean zehar berriz, igerilekua, 12:00tik 15:00arte itxita egoten da. Benetan onartezina”.
Bozeramaileak gogoratu du, igerilekua husten zenean 15 egunez mantentzen zirela instalazioak itxita. Orduan gogor salatzen zuen Ezker Abertzaleak itxiera, herritarrak zerbitzurik gabe lagatzen zirelako. “Orain beraiek agintzen dutenean, udalak marka berri bat ezarri du, ia 40 egunez itxita mantentzen dituelarik kirol zerbitzuak”.
Kiroldegiko kudeaketa zuzenari dagokionez, Aldazabalek udal gobernuari galdatzen dio 2015. urtera begira,gogoeta sakon eta zorrotz bat egin dezala eta hartu beharreko neurriak har ditzala. “2013ko udal kontabilitatea aztertu ondoren, kiroldegiak 119.660€ tako sarrerak izan zituen ikastaro, abonatu eta alokairuei esker. Gastuak aldiz, 274.200€ takoak izan ziren, eraikinaren mantenuari eta kudeaketa kontratuari dagokionak. Guztira, 154.540€ tako diru galera pairatuz. Zer gehiago behar du udal gobernuak, irtenbideak bilatu eta zulo honi aurre egiteko? Soraluzek ez dauka dirua botatzeko moduan” gaineratu du.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


