Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/24

Bilduk Eibarren bere hondakin bilketa eredua inposatu nahi du, Gipuzkoa ia osoan egin duen bezala.

Eva Juez, Eibarko EAJko udal taldearen bozeramaleak, prentsa ohar baten bidez, Bilduk azken aste hauetan azaldu dituen intentzioak salatu ditu, izan ere, Bilduk, eibartarren zabor poltsak publikoki plazan erakusteko intentzioa baitu, “Bilduk, zabor kiloen estatistikak, herritarren intimitatearen aurretik jartzen ditu” azaldu du. “Berriz ere, jarraitu du Juezek, Bilduren proposamenek izendatzaile komun berdina dutela ikusten dugu, kontrola eta inposaketa”.
Bilduk Eibarren bere hondakin bilketa eredua inposatu nahi du, Gipuzkoa ia osoan egin duen bezala.

“Bilduren intentzioa, Eibarko bizilagunen zabor poltsen edukia publikoki erakustea da” ohartarazi du hautagai jeltzaleak. “Orain aurkakoa badiote ere, jarraitu du zinegotzi jeltzaleak, Gipuzkoarako Bilduren eredua atez atekoa da, edo ez al dute inposatuko atez atekoa horretarako gehiengo nahikoa lortzen badute?” galdetzen du. Kasu horretan, jeltzaleek ez dute inongo dudarik, Bilduk, Gipuzkoako beste herri askotan egin duen bezala, atez atekoa inposatuko luke. Eva Juezek azpimarratu du, bere udal taldeak ez duela onartuko eibartarren intimitatea errespetatzen ez duen ekintzarik aurrera eramatea.

Inposaketa eta kontrolaren ordez, EAJ herritarren kontzientziatzearen, birziklatzearen, prebentzioaren, konpostatzearen, eta berrerabiltzearen alde agertzen da. Horregatik, EAJko udal taldeak, 5. edukiontziaren alde egindako apustua berresten du. Mankomunitatea gaikako bilketarako prest dagoenerako, gaikako bilketaren datuak hobetu eta herritarrak kontzientziatzeko asmoarekin, EAJko udal taldeak, Eibarko ikastetxeetan gaikako bilketarako paperontziak jartzea proposatu du, haurrak txikitatik nola birziklatu ikas dezaten, eta pixkanaka, paperontzi selektiboak herri guztira zabaltzea. “Birziklatzea, herritarren kontzientziatzearen eta 5. edukiontziaren bidetik bultzatu nahi dugu, ez kontrola eta inposaketaren bidetik, horregatik, ildo horietatik jarraituko dugu lanean, adostasunaren bidetik, inposaketarik gabe, Eibar ingurugiro aldetik gero eta jasangarriagoa izan dadin” bukatu du Juezek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...