Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Erdigunerako sarbidea merkatariekin adostea eskatu dio ORDIZIAKO EAJk udalari
“Hirigunearen ekimenak suspertzeko eta ez itotzeko erabakiaren alde apustu egin behar dugu” adierazi du Jose Migel Santamariak
Ordiziako EAJko udal taldeak udalari eskatu dio kontuan hartzeko herriko gune historikorako sartzeko sistema berriaren inguruan merkatariek egindako proposamenak eta alegazioak eta “ adostasunera heldu behin betirako ezarri aurretik”.
EAJko bozeramaile den Jose Miguel Santamariak “gauzak ondo egitera” gonbidatu du udal gobernu taldea eta horrela esan du: “nahi bada, datozen 15 egun hauetan adostasuneko erabakirik onena lor daiteke parte guztien artean”.
“Hirigunearen ekimenak suspertzeko eta ez itotzeko erabakiaren alde apustu egin behar dugu” adierazi du Santamariak eta hori lortzeko “serio landu behar da aparkaleku ezaren gaia eta ez gehiago mugatu merkatarien eta beraien hornitzaileen sarbidea”.
Era berean esan du: “sarrera kontrolatzeko ezarri diren teknologi berriek merkatal bizitza indartzeko eta Alde Zaharrean bizi diren ordiziarrren bizi-kalitatea hobetzeko helburua izan behar dute”
“Orain arte, jarraitu du, indarrean egon den sistemak onespena izan du eta ez merkatariek eta ezta ere bizilagunek ez dute zalantzan jarri izan eta beraz erregulazio berriak, gutxienez, onarpen maila berdina izan beharko du”. “Ezin dugu ahaztu edozein udalaren lehentasuna herritarren arazoak konpontzea dela eta ez berri batzuk sortzea , horrek dakartzan haserreekin” azpimarratu du.
Amaitzeko, Santamaria bozeramaileak gobernu taldeari exijitu dio kontuan eduki dezala 2014ko aurrekontuetarako EAJk egindako proposamena non eskatzen zuen Goierri kaleko eta hirigunearen arteko desnibela salbatzeko, P21ean aurreko legealdian aurreikusita zegoen igogailua egitea
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


